Metaplasia

Ehun heldu bat egitura eta funtzio desberdinak izango dituen beste ehun bat bihurtzeko prozesua. Prozesu ez-normala izaten da (adib., bronkioetako epitelioaren metaplasia minbiziaren sintoma izan liteke)

Metaplasia, biologian, ehun bat osatzen duten zelulak beste mota bateko zelula bihurtzea eta, horren ondorioz, zelula horiek osatzen duten ehuna ere beste mota bateko ehun bihurtzea da. Gorputzeko gertakari berezi bat da eta kalteak sor ditzake (tumoreak, adibidez), metaplasiaren ondorioz sortzen den ehun berria ez baita gorputzeko parte horri berez dagokiona.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu