Mertxikondoa (Prunus persica) Rosaceae familiako fruta-arbola bat da. Fruitua mertxika da.

Mertxikondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus persica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmertxika, peach pit (en) Itzuli, peach juice (en) Itzuli, persic oil (en) Itzuli eta peach wood (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Terminologia aldatu

Mertxikondoaren fruituak izen ugari hartzen ditu: mertxika, muxika, muxurka, melokotoia, tuaxa, peska, fresku, prixku...[1] Blanca Urgell hizkuntzalariaren arabera, Ibarguen-Cachopin kronikak (XVI. mendea) esaera hau jasotzen du: «Madaria eta Muxika, frutu on bi dira».[2]

Ezaugarriak aldatu

Hosto erorkorreko eta adaburu zabaleko fruta-arbola da mertxikondoa; 3-6 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala aldatu

Enborra txikia, zimurra eta gorrixka izaten da.

Hostoak aldatu

Hostoak leunak, lantza-formakoak eta meheki zerradunak dira.

Loreak aldatu

Martxotik maiatzera loratzen da mertxikondoa. Hostoak baino lehen ateratzen dira loreak -galtzarbetan-, eta zuriak edo arrosak dira.

Fruitua aldatu

 
Mertxika baten irudia eta barne itxura.

Mertxikondoaren fruitua drupa da; pubeszentea, horia edo morea, eta kolore bereko mamia duena. Hazia hezur gogor batez inguratuta dago.

Mertxika bizitza luzearen eta hilezkortasunaren sinbolo dira. Mertxikak Txinan eta herrialdeko portzelana ezagunak horien marrazkiekin apaindu ohi dituzte.

Nutrizio informazioa aldatu

Nutrizio informazioa (100g)

Historia eta habitata aldatu

Mertxikondoa jatorriz Txinakoa da eta badira 3.000 urte landatzen dutela. Mendiko merkatari-bideetatik eraman zuten Pertsiara (Iran). K. a. 330 urtean, Greziara iritsi zen mertxikondoa eta Erdi Aroan bere ekoizpena Europa osora hedatu zen. Gaur egun, munduko fruta arbola hedatuena da eta ekoizle nagusiak hauek dira: Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Txile, Grezia, Frantzia eta Espainia.

Iraila udaren eta udazkenaren arteko igarotze hila da. Euriak hasten dira, eta mertxikak, maiatzaren lehen hamabostaldiaz geroztik Iberiar penintsulako hego-ekialdetik iritsi direnak, orduan Lleidan eta Aragoin agertzen dira.

Barietateak aldatu

 
Nektarina mertxikaren kultibar bat da
  • Paviak
  • Nektarinak/Brinoiak
  • Paraguaioak/Mertxika zapalak
  • Pentoo edo Pan Tao (txinatarra)
  • Mami zuria: Charles roux - May flower - Redwing - Ribet - Robin
  • Mami horia: Cardinal - Dixie Red - Early Red -Early O'Henry - Red Haven - Sun Haven - Spring crest

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  1. Euskaltzaindia. «Euskararen Herri Hizkeren Atlasa > Prunus persica» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. Urgell, Blanca. (2023-06-28). «Mazedonia euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).

Kanpo estekak aldatu