Merkatu Berria, Nuevo Mercado gaztelaniaz, Espainiako burtsako teknologia berrietako balorerik garrantzitsuenak biltzen dituen burtsako indizea da. Indizea egitearen ardura, Bolsas y Mercados Españoles BME, enpresak dauka.

Historia aldatu

1999. urtetik aurrera internet eta teknologi berrietako baloreak "modan" jarri ziren nazioarteko balore burtsetan. NASDAQ merkatuan lehenik eta Europa eta munduko gainerantzeko burtsetan ondoren, teknologia berrien inguruko hainbat enpresen akzioek gorakada itzela bizi izan zuten. Testuinguru hartan Espainiako Merkatu Berria sortu zen 2000. urteko apirilean, 10.000 puntuetako oinarriarekin.

Ondorengo hilabeteetan indizeak izan zuen jokabidea ezin txarragoa izan zen, Espainiako Merkatu Berriaren hasierak internet eta teknologia berrietako baloreen beheraldiarekin batera etorri baitzen. Beheraldiak 2002. urteko azarorarte luzatu zen. Orduan Merkatu Berria 1.311,20 puntuetako gutxiengo maila eskuratu zuen, 2000. urteko balioa baino %86 gutxiago. Ordutik, mota horretako merkatuek eta nazioarteko burtsek orokorrean berreskuratze prozesua hasi zuten, eta 2006. urteko bukaeran Merkatu Berria 3.700 puntu ingurura igo zen, hasierako 10.000 puntuetatik oso urrutik oraindik.

Merkatu Berria osatzen duten baloreak aldatu

Espainiako teknologia berrien balore merkatua txikia da oso, 2007. urtearen hasieran 11 konpainiek bakarrik osatzen zuten merkatua. Mota horretako munduko burtsarik garrantzitsuena den NASDAQ merkatuak 3.700 enpresa inguru biltzen ditu.

2007ko urtarrilaren 2ra, indizea honako baloreek osatzen dute:

Partaide ohiak aldatu

Jada Merkatu Berrian kotizatzen ez duten enpresak:

  • Amadeus
  • Service Point Solutions
  • Terra

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu