Mergelu

Euskal Herriko mendia

Mergelu, Nafarroako mendia da. Azpirotz eta Uitzi artean dagoen kareharrizko gandor luzean gehien nabarmentzen den tontorra da Mergelu. Karst-aren gainean hazitako pagadiak estaltzen du iparraldeko isurialde gehiena Uitzi aldean, lurrazala berdindu eta larre bihurtzen den arte. Hegoaldeko isurialdean , Azpirotz aldean, aldapa handia da eta harria da nagusi Azpirotzeraino. A15 autobideak ebakitzen du aldapa hori erdiz erdi, oso urrutitik ikus daitekeen urratua eginez.[1]

Mergelu
Datu orokorrak
Garaiera912 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′52″N 1°55′30″W / 43.031°N 1.925°W / 43.031; -1.925
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Tontorretik Aralar aldeko mailoak eta Betelu aldeko bailararen gaineko ikuspegi ederra gozatu daiteke.

Gertu, iparmendebaldean Guratz mendia dago (955 metro), Uitzi herriko beste aldean.

Erreferentziak aldatu

  1. «Mergelu | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).

Kanpo estekak aldatu