Mercedes Ron López (Buenos Aires, 1993ko ekainaren 1a) argentinar idazle eta ikus-entzunezko komunikatzailea da, Espainian nazionalizatua. Wattpad-eko plataformari esker lortu zuen ospea, batez ere Culpa Mía (2017) eleberriagatik, Culpables trilogiako (2017 - 2018) lehena. Gaur egun 100 mila ale baino gehiago saldu ditu jada. 2019an Enfrentados bilogia argitaratu zuen, eta 2020tik 2021era, Dímelo trilogia.

Mercedes Ron
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercedes Ron lupita
JaiotzaBuenos Aires1993ko ekainaren 1a (30 urte)
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta telebista-ekoizlea

Twitter: MercedesRonn Instagram: mercedesronn Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Buenos Airesen jaio zen, baina aitak asturiar jatorria du. Haurtzaroaren erdia eta nerabezaro osoa Espainian eta Erresuma Batuan pasa zituen; beraz, autore gazteak ezin hobeki hitz egiten du bai gaztelaniaz bai ingelesez. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Sevillako Unibertsitatean.

Bizitza pribatua aldatu

Txikia zela Europara joan zen bizitzera familiarekin, 2001eko argentinar krisialditik ihesi. Culpables sagak, nagusiki Culpa Mía eleberriaren kontakizunagatik, Taylor Swift estatubatuar kantautorearen I Knew You Were Trouble abestiaren bideoklipa du inspirazio-iturri. Autoreak berak esan zuenaren arabera, bideoklip horren tramak liluratu egin zuen, eta horrek eleberria idaztera bultzatu zuen 2012. urtearen erdialdean. Gaur egun bere kontu bizi da Sevillan.

Idazle-ibilbidea aldatu

20 urte besterik ez zituela, Wattpadeko sarearekin bat egin eta istorioak idazten hasi zen bertan. Handik gutxira Culpa Mía aurkeztu zuen The Wattys 2016 plataformako lehiaketa ospetsuan, eta irailean irabazleetako bat zela jakin zuen. 2017. urte hasieran eleberria paperean argitaratzea lortu zuen, Bartzelonako Penguin Random House argitaletxeko Montena zigiluari esker. Urte amaieran Culpa Tuya argitaratu zuen, Youtuben kanal bat irekitzeaz gain. 2018an Culpa Nuestra argitaratu zuen, Culpables trilogiako hirugarren eta azken zatia. Handik hilabete batzuetara, Hachette Romans argitaletxe frantsesak frantsesera itzuli zituen trilogiako liburuak, eta À contre-sens izena jaso zuten. Ronek Espainian eta Latinoamerikan egin zuen bere lehen mundu-bira, argitaratutako azken eleberria sinatu eta sustatzeko. 2019an Enfrentados bilogia argitaratu zuen: lehenengo atala Marfil da, eta bigarrena, Ébano.

Liburuak aldatu

  • Culpables trilogia
    • Culpa Mía (2017, Montena)
    • Culpa Tuya (2017, Montena)
    • Culpa Nuestra (2018, Montena)
  • Enfrentados bilogia
    • Marfil (2019, Montena)
    • Ébano (2019, Montena)
  • Dímelo trilogia
    • Dímelo bajito (2020, Montena)
    • Dímelo en secreto (2020, Montena)
    • Dímelo con besos (2021, Montena)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu