Mercedes Díaz

espainiar-argentinar aktorea

Mercedes Díaz edo Mercedes Perdiguero (Espainia, 1894Buenos Aires, Argentina, 1960) Espainiako lehen aktore, antzerki zuzendari eta tonadilera argentinar nazionalizatua izan zen.

Mercedes Díaz
Bizitza
JaiotzaMadril, 1894
Herrialdea Espainia
HeriotzaBuenos Aires, 1960 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta tonadillero (en) Itzuli
IMDB: nm0246688 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Mercedes Díaz Argentinan kokatu zen XX. mendearen hasieran. Emakume gazte atsegin eta dotorea, Mayo konpainiako kide izan zen, eta Fin de fiesta izeneko tonadillek arrakasta handia izan zuen.

Arsenio Perdiguero aktorea izan zen haren senarra, eta haren semea Arsenio Perdiguero Díaz aktore eta antzerki-zuzendaria, 1913an jaioa.

Ibilbidea aldatu

Izaera handiko komedia-aktore bikaina zen. Arsenio Perdiguerorekin batera, Díaz-Perdiguero antzerki-konpainia sortu zuten, eta hainbat obra aurkeztu zituzten 20. hamarkadan. Senarrarekin batera El Politeama, Teatro Colón, Teatro Komedia, Teatro Avenida eta Olimpo antzokian lan egin zuen. Latinoamerikan (Perun esaterako) eta Espainian zehar birak egin zituen 1919 eta 1928 bitartean senarrarekin batera, zuzendaritza eszenikoa eginez eta espainiar eta argentinar autoreen piezekin. Besteak beste, El amigo Carbajal, Basta de suegros, Una mujer que no miente, Anacleto se divorcia, Las minas de Caminiaga, Los cuatro caminos eta Los Marqueses de Matete.[1]

Zineman, zenbait esku-hartze izan zituen filmetan 1940ko hamarkadan. Roberto Ratti, Mario Sofhifi, Luis César Amadori, Leo Fleider eta Carlos Schlieper izan zituen zuzendari. Besteak beste, Amor último modelo (1942) filmean Alberto Vila eta Ana María Lynchekin aritu zen lanean; La pródiga (1945), Eva Duarte, Juan José Miguez, Angelina Pagano eta Alberto Closas; Albéniz (1947), Pedro López Lagar eta Sabina Mertenorio (1949) protagonista zituela; eta Don Juan Tenorio, 1954an,Los ojos llenos de amor egin ziuen Angel Magaña, Malisa Zini eta Nélida Romerorekin.[2] Zenbait filmetan Mercedes Perdiguero izenaz agertzen da, adibidez, Dios se lo pague Zully Morenorekin (1947) eta Arturo de Córdovarekin; eta Novia para dos (1956) Lolita Torres eta Osvaldo Mirandarekin egindako filmeetan

Filmografia aldatu

  • 1956: Novia para dos.
  • 1954: Los ojos llenos de amor.
  • 1949: Don Juan Tenorio.
  • 1947: Dios se lo pague.
  • 1947: Albéniz.
  • 1945: La pródiga.
  • 1942: Amor último modelo.

Antzerkia aldatu

Besteak beste, lan hauek egin zituen:[3]

  • La Garra.
  • Cobardías.
  • La casa de la troya.
  • Las zarzas del camino.
  • El amigo Carbajal.
  • Basta de suegros.
  • Una mujer que no miente.
  • Anacleto se divorcia.
  • Las minas de Caminiaga
  • Los cuatro caminos
  • Los Marqueses de Matete
  • Un puñao de rosas.
  • Cuando venga el amor.
  • Molinos de viento.
  • Carne flaca.
  • Las Corsarias.
  • Pepa, la trueno.
  • Dispensa, Perico.
  • Las islas de las almas.
  • No te ofendas Beatriz.
  • Mi pobre muñeca.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pellettieri, Osvaldo; Burgos, Nidia. (2005). Historia del teatro argentino en las provincias. Editorial Galerna ISBN 978-950-556-507-8. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  2. Ficha Cinenacional: Mercedes Díaz. .
  3. (Gaztelaniaz) Pacifico magazine. 1920 (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).

Kanpo estekak aldatu