Mercadillo zubia Galdakaoko eraikina da, Bengoetxe auzoan dagoena.

Mercadillo zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGaldakao
Koordenatuak43°13′48″N 2°51′38″W / 43.230084°N 2.8606472°W / 43.230084; -2.8606472
Map
Arkitektura
Materiala(k)hareharria
Gurutzatzen duIbaizabal

2016ko maiatzaren 24an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Deskribapena aldatu

Galdakaoko Mercadillo zubia Bilboren eta Durangoren arteko bide historikoan dago, Ibaizabal ibaiaren harana zeharkatzen duen bidean, alegia. Hareharrizkoa da, eta lau zubi-begi dauzka.

Zubiaren euskarri, ibaiertzetako estribuak eta hiru zutarri daude. Zutarriak lodiak dira, oin errektangeluarra dute, eta harlangaitzez eginak daude ibaian behera, eta zubi-branka triangeluarrez ibaian gora. Zubi-brankek ertz irregularrak dituzte, hareharri-harlanduzkoak, eta bi gorputzekoak dira. Zubi-begi guztiek harlanduzko inpostak dituzte. Gangak harlangaitz erregularrez eginak daude, eta horretarako, flysch-eko harri xabalak erabili ziren. Arkuetako bazter-zokoak eta horma-atalak, berriz, landu gabeko harriz eginak daude.

Ganga guztiek tamaina desberdina dute. Hegoaldetik iparraldera, bigarrena da handiena, eta alboetan beste bi txikiago ditu; laugarrena itsututa dago. Hori dela eta, zubiaren plataformak malda bikoitza eta asimetrikoa dauka: bigarren gangaren gainean, tarte horizontal labur bat dauka, eta, bi estribuetan, sarrera-arrapalak, malda desberdinekoak. Zabalera dela eta, gurdiak noranzko batean bakarrik igaro zitezkeen, txandaka.

Bazterguneak ditu zubi-branken gainean, eta jatorrizko petrilaren ordez hormigoi-bloke bat jarri da, zubiaren osotasunarekin bat ez datorrena.

Eraikuntza-teknikak aintzat hartuta, esan daiteke zubia XVIII. mendearen bukaerakoa dela eta XVI. mendeko beste baten gainean eraiki zela.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa