Mendurro

Euskal Herriko mendia

Mendurro, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]

Mendurro
Datu orokorrak
Garaiera937 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′53″N 1°39′18″W / 42.898°N 1.655°W / 42.898; -1.655
MendikateaOrtxikaskoko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
MendikatMendikat

Pinu, haritz, pago, ezpel, ipuru eta sasiaren artean estalitako mendia da Mendurro eta ez dago tontorrera heltzeko aukera askorik.

Ipar-mendebaldeko lepotik hasi eta gandor guztia zeharkatzen duen hesiak erakusten du bidea, hari jarraitzea aski da tontorra zapaltzeko.

Tontorrean ere ez dago ordea arrasto handirik, ez buzoi, ez erpin geodesiko, ez gurutze, ez eta hura atzemateko lekukotasun nabarmenik.

Nafarroako zerbitzu kartografikoak markatutakoari kasu eginez gero, tontorra x609877 eta y4750625 koordenadatan legoke. Eta han, lurrean zabaldutako harri pila bat besterik ez dago, pintura gorriz markatutako bi hesolaren artean. Esan beharrik ez dago noranahi begiratuta ere sasia besterik ez dela ikusten. Zerrendatik kentzeko modukoa da.

Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Ortxikasko gertu gelditzen da, Anozko ibarraren beste muturrean. Erne ezpel artean galdu gabe.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Mendurro (Mendikat)

Kanpo estekak aldatu