Mendoza probintzia
Argentinako probintzia
Mendoza Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Cuyo eskualdean. 148.827 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 2.014.533 biztanle zituen.[1] Hiriburua Mendoza hiria da.
Geografia aldatu
Mugakideak hauek ditu: iparraldean San Juan probintzia, ekialdean San Luis, hego-ekialdean La Pampa probintzia, hegoaldean Neuquén, eta mendebaldean Txileko Valparaíso, Santiago, O'Higgins eta Maule eskualdeak.
Erreferentzia aldatu
- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2023-6-21).
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) Probintziaren webgunea Mendoza.gov.ar