Mendocino lurmuturra (ingelesez: Cape Mendocino) Ipar Amerikako lurmuturra da, Ozeano Barearen kostaldean dagoena, AEBetako Kalifornia estatuan. Humboldt konderrian dago, San Frantziskotik 320 kilometro iparraldera. Kaliforniako itsas bazterreko punturik mendebaldekoena da.

Mendocino lurmuturra
Motalurmutur
Geografia
Map
Koordenatuak40°26′24″N 124°24′34″W / 40.44°N 124.4094°W / 40.44; -124.4094
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Ur-gorputzaOzeano Barea

Historia aldatu

Juan Rodríguez Cabrilloren espedizioak begiztatu zuen lurmuturra 1543ko martxoaren 1ean. Cabrillo hila zen orduko, eta Bartolomé Ferrer espedizioburuak Mendocino izena eman zion, Espainia Berriko erregeorde Antonio de Mendozaren omenez.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaldunak eta Pazifikoa. Edizioa eta bilketa grafikoa: Jose María Unsain, Untzi museoa, Donostia, memoriapoliticademexico.org (Noiz kontsultatua: 2021-1-4).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.