Mendixuri

Euskal Herriko mendia

Mendixuri, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Bere harrizko tontorrak bereizten du Menditxuri inguruko gain borobilduetatik. Badu aldamenean, urrutira gabe, bera baino altuagoa den beste gain bat, Mendiaundi izenekoa, baina hura dena larrea besterik ez denez, honi egokitu zaio zerrendako aipamena. Aipagarria da halaber iparraldean Lindus, Girizu eta hiruren artean gordetzen duten bailara polita, larre eta basoz osatutako paisaia ederra, errekasto garbi batek zeharkatzen duena. Itzuli ederra egin daiteke bailara hau inguratu eta aipatutako beste bi mendi horiekin kateatuz, Orreagatik abiatuta. Badira historiaurreko hainbat aztarna bizkar horietan, baina seinalatu gabe daude (2006/10/15).

Mendixuri
Datu orokorrak
Garaiera1.194 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′25″N 1°21′43″W / 43.007°N 1.362°W / 43.007; -1.362
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Mendixuri, http://www.euskal-herria.org/.