Mendigaña
Euskal Herriko mendia
Mendigaña, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Euskalerriko mendien katalogoan izateak salbatzen du Mendigaña erabateko ahazturatik. Seguruenik, Zarikieta mendilerroko gailurrik altuena izateagatik sartuko zuten zerrendan. Hala ere, mendizale gutxi barneratzen dira inguruko pinudi zabal, ilun eta isiletan. Txangoa aberastu nahi izanez gero, hurbileko Peña Roya edo Txurtxur bitxia aukera ederra da, baita Llegorbemendi eta Kubilar mendi apal baina gailur ireki eta harrizkoak ere. On egin!
Mendigaña | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.110 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′37″N 1°16′26″W / 42.827°N 1.274°W |
Mendikatea | Zarikietako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |