Melanoleuca exscissa Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta kalitate gutxikoa (Melanoleuca grammopodia-rena baino baxuagoa), baina bere zapore atsegina ikusita, zenbait lekutan (kapela bakarrik) jan egiten da ongailu gisa, arrozarekin, patatekin, gisatuetan, tortiletan edo kroketetan betegarri gisa.

Melanoleuca exscissa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca exscissa
Singer, 1935

Sinonimoak: Melanoleuca kuehneri, Agaricus exscissum, Tricholoma exscissum, Melanoleuca kuehneri var. iris.

Deskribapena aldatu

Kapela: 8 cm arteko diametrokoa globo itxurakotik ganbilera eta laura, erdiko titia mantenduz. Kapelaren azala leuna, glabroa, zurixka erdialderantz nabarmentzen diren arre-grisaxka koloreko islekin.

Orriak: Sinuadak, estu, zurixkak.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa, oinarrian loditua.

Haragia: Zuria. Zapore gozokoa, atsegina.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen “mélas” hitzetik eta zuria esan nahi duen “leuko” hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Melanoleuca brevipes delakoak, oin laburragoa du. Beste perretxiko batzuekin ere nahas daiteke, hala nola: Melanoleuca melaleuca eta Melanoleuca strictipes. Lepista nebularis perretxikoak eta baditu antzekotasun batzuk.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Belardietan eta basoetako soilguneetan, normalean hariztietatik gertu.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Maroko, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 308 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) GN Granada natural.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Melanoleuca exscissa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu