Mel Powell (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 19231998) musikaria izan zen, musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea. 1990eko Pulitzer saria irabazi zuen Duplicates bi piano eta orkestrarentzako kontzertuko musikarengatik. Bere konposizioetako askotan hamabi tonuko teknika modernoak erabiltzen zituen. Halaber, musika elektronikoko aitzindarietako bat izan zen. Powellen konposizio nagusiak Filigree Setting (1959) eta Haiku Setting (1960) dira, lau hari-tresnatarakoa aurrenekoa, eta ahots eta pianorako bigarrena.

Mel Powell

Bizitza
JaiotzaBronx1923ko otsailaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSherman Oaks1998ko apirilaren 24a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Martha Scott  1998)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Paul Hindemith
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta jazz musikaria
Enplegatzailea(k)Queens College (en) Itzuli
California Institute of the Arts (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0694232 IBDB: 83766
Musicbrainz: 38916ad8-8645-4c7d-a9e7-05b8747e278f Discogs: 231641 Allmusic: mn0000595226 Find a Grave: 6201719 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Piano-jotzaile eta musika-moldatzaile gisa hasi zuen bere musika karrera, Benny Goodmanen orkestran, 1942tik 1944ra bitartean. Gero, aire-armadako Gleen Miller Army Air Force Banden jo zuen. 1940ko hamarraldiaren bukaeran, jazz-jotzaile onenetako bat zen. Dena dela, jazz-ikasketak alde batera utzita, musika klasikoko ikasketak egin zituen (1952), Yale Unibertsitatean, Paul Hindemith musikagilea irakasle zuela. 1950eko hamarraldiaren erdialdean eskolak eman zituen Mannes Collegen, New Yorkeko unibertsitate-hirian. Yalera itzulita, eskolak eman zituen 1957tik 1969ra; gero konposizio-fakultateko zuzendari izan zen, bai eta Estatu Batuetako musika elektronikoko lehen estudioetako batekoa ere. 1969an eskolak ematen hasi zen Kaliforniako Arte Institutuko musika-eskolan, eta eskolako dekanoa izan zen 1970eko hamarraldian.

Erreferentziak aldatu