Mekako xerife

Mekako jerife» orritik birbideratua)

Mekako xerifea (arabieraz شریف مکة, šarīf makka), Goi Erdi Arotik eta 1924 arte, Meka eta Medina (Saudi Arabia) hirietako erregeordeek eraman zuten titulua. Xerifearen funtzioa, hasiera batean behintzat, Islamaren bi toki santuak eta bertara joaten ziren erromesak babestea zen.

Xerife hitzak (sharif arabieraz), "noblea" esan nahi du, eta, bere alaba Fatima az-Zahra eta honen senar Ali ibn Abi Taliben bidez, Mahomaren ondorengo diren pertsonei erreferentzia egiten die. Tribu zentzu batean, tribu edo lurralde bateko pertsonen babeslea denarentzako ere erabil daiteke. Mekako xjerifeen kasuan, bi ezaugarriak ematen ziren.

Titulua, 1201etik aurrera, haxemiarrek izan zuten, kargu hau, desagertu arte mantenduko zutenak. 1517an, xerifeak, otomandar kalifaren autoritatea onartu zuen, hala ere, xerifeek, autonomia zabal bat izan zutelarik.

1916an, azken xerifea izan zen Husayn ibn Ali eta bere semeak, otomandar boterearen aurkako altxamendu baten buru izan ziren, altxamendu honek, Arabiar Matxinada izena jaso zuelarik. Matxinada honen ondorioz, Hiyaz eskualdea Estatu independente bihurtu zen. Husayn xerifea, une horretan, kalifa bihurtu zen. Baina, 1924an, Hiyaz eskualdea, Banu Saud klanak hartu zuen, ondoko Netxd eskualdeko erregeordeak, Erdialdeko Arabian. Haxemiarrak, boteretik boteak izan ziren, eta Hiyaz, Netxdi erantsia, 1932an, Saudi Arabia estatu berria eratzeko. Saudiar dinastia ez da xerifea, hau da, ez da Mahomaren ondorengo, eta, beraz, Estatu berriko erregeak ezin zuen beretzat aldarrikatu Mekako xerife titulua. Honela, titulua desagertu zen, etengabe existitu zena Islamaren hasieratik. Hau nolabait konpondu nahian, Toki Santuen Zaindaria izeneko titulu berria sortu zen, Saudi Arabiako erregearen irudiarekin lotuta doana.

Kanpo estekak aldatu