Megalodona edo megalodontea (hortz handia, antzinako grezieraz: μέγας handia + ὀδόν hortz) desagertuta dagoen marrazo erraldoi espezie bat da, duela 28 eta 1.5 milioi urte bizi izan zena (Zenozoikoan). Bere sailkapena eztabaidan dago, aditu batzuentzat Carcharodon generoaren barruan sailkatuko litzateke, Lamnidae familiaren baitan; beste batzuentzat Carcharocles genero desagertuan sailkatuko litzateke Otodontidae desagertutako familiaren baitan. Kasu guztietan Lamniformes ordenaren barruan sailkatuko litzateke.

Megalodon
28 Ma-1,5 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaLamniformes
FamiliaOtodontidae (en) Otodontidae
GeneroaOtodus (en) Otodus
Espeziea Carcharocles megalodon
Datu orokorrak
Luzera25 m

Megalodon ornodunen artean egon den harrapari handiena eta boteretsuena izan da.

Aurkikuntza aldatu

Berrezarkuntzan, hiruki formako hortz fosil erraldoiak askotak aurkitzen zirenak arroka formazioetan, herensuge eta sugeen mingain petrifikatuak bezala kotsideratu ziren. 1667 urtean iritzi hau gezurtatua izan zen Nikolas Steno daniar naturalistagatik, aintzinako marrazoenak zirenak esan zuen, marrazo moderno baten buruaren disekzioa egin eta gero aurkitutako ondorioetara erreparatuz.

Identifikazioa aldatu

Suitzar naturalista batek, Louis Agassiz eman zion izen zientifikoa 1835ean C.charodon megalodon, Recherches sur les poissons fossiles bere ikerketa lanean 1843an bukatu zuena. C.Megalodonen morfologikoki antzekoak dira marrazo txuriarenekin. Hau ikusaita Agassiz megalodon espezieari Carcharodon generoa atxikitu zion. Nahiz eta izen zientifikoa C. Megalodon izan askotan agertzen da marrazo megahortz edota marrazo txuri erraldoia , edo marrazo munstroa.

Fosilak aldatu

C.Megalodonaren fosil komunenak bere hortzak dira, hiruki formakoa dira,ertz zerradunak dituzte eta oso tamaina eta gogortasun handikoak dira. Hortzaren goiko partea V forma du.

Megalodonaren eskeletoa, marrazo gehienetan bezala, hezurrez baino, kartilagoz dago osatuta.

Anatomia aldatu

Existitzen diren espezieen artean, marrazo zuria C.Megalodonaren antzekoena kontsideratzen da. Eskeletoen falta dela eta zientzialariak marrazo txuriaren morfologia hartu behar izan dute C.Megalodonaren itxura eta tamaina ezagutzeko.

Tamainaren estimazioa aldatu

C.Megalodonaren tamaina jakitea erronka batean bihurtu da zientzialarientzat. Halaber Komunitate Zientifikoa esan bezala C. Megalodona bale-marrazoa baino handiagoa zen.

30 metrotara hurbilduko zela estimatzen da hainbat eta hainbat hipotesi egin eta gero.

Elikatzeko estrategiak aldatu

Harrapakin handiak hartzeko hainbat teknika erabiltzen dituzte baleak harrapatzeko aukera zuen ere. Pliocenoan hasi zen baleak harrapatzeko teknikak hobetzen, hortarako hortz oso handienetatik aparte oso barail handia behar zuen.

Desagerpena aldatu

C.Megalodonaren desagerpena ikertzen ari dira hainbat zientzialariek. Duela 3.1 milioi urte, gertakera geologiko garrantzitsu bat egon zen-- Zentro Amerikako itsas-bidearen itxiera hain zuzen-- gertakari honek hainbat klima aldaketa ekarri zituen eta munduko faunan ere aldaketan gertatu ziren. Aldaketa hauengatik desagertu zen C.Megalodona

Kanpo estekak aldatu