Medina (auzoa)

hiri batzuen alde zaharra

Medina arabiar eta hebrear munduan auzo zahar bati ematen zaion izena da. Auzo hori hiriaren erdigunea izan da mendetan zehar.

Tunisko Medinaren teilatuak, Tunisian.
Marrakexeko medina.

Etimologia aldatu

Jende askoren ustearen aurka hitzak ez du jatorri arabiarra. Antza, aramera hizkuntzatik dator. Sustraia "din" da, "legea" eta bai arabieraz bai hebraieraz jurisdikzio politikoko arlo bat azaltzen du. Bien artea diferentzia zera da: hebrearren artean esparru handiagoa; arameraz, aldiz, hiri batean bakarrik ezartzen zen. Arabieraz madína eman zuen eta hebraieraz "mediná".[1]

Funtzioa aldatu

Tradizionalki, hirien gune nagusia zen. Bertan mota askotako eraikin eta leku publiko asko biltzen ziren, besteak beste, jauregiak, meskitak, mausoleoak, madrasak eta iturriak. Medinan ere azoka, alcaiceria eta komertzioko kale nagusiak.[2]

Hiriak aldatu

Auzo horietatik kanpo hri batzuen izena bihurtu da, esaterako Saudi Arabiako Medina. Espainian badira horrelako asko: Medina del Campo, Medina de Pomar, Medina de Rioseco, Miño de Medina, Brahojos de Medina, Villaverde de Medina, Medinaceli (Gaztela eta Leon), Almedina (Gaztela-Mantxa), Medina Sidonia (Andaluzia), Medina de las Torres (Extremadura) eta Mediñá (Katalunia)... Beste kontinentetan ere badira Menida izeneko hiriak, adibidez, Estatu Batuetan, Australian, Bosnian, Kolonbian...

Medina auzo historikoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu