Mediku partaidetzazko tortura

Mediku partaidetzazko tortura (edo mediku partaidetzazko itaunketa), medikuntzako profesional batek parte hartzen duen tortura ekintza da. Profesional horren partaidetza mota askotakoa izan daiteke: biktimak zer jasan dezakeen erabakitzea, torturaren eragina areagotuko duten tratamenduak jartzea, edo zuzenean torturatzaile izatea.

Mediku partaidetzazko torturan, batzuetan, profesional horren medikuntzako jakintzak erabiltzen dira itaunketa edo gorputz zigorra bideratzeko, gizakien gaineko torturazko esperimentuak egiteko, edo presoak torturatzeko momentuan mediku onarpen profesionala emateko. Mediku partaidetzazko torturatzat hartzen dira, halaber, gizakiei haiek nahi edo jakin gabe egindako torturazko esperimentu zientifikoak edo sasizientifikoak.

Medikuntzako etika eta nazioarteko legedia aldatu

Jakina da tortura medikoa mediku guztiek jarraitu beharreko etika medikoaren aurka doala.

  • Nürembergeko epaiketen ondorioz Nurembergeko kodea sortu zuten, gizakiekin eginiko esperimentuak arautzen dituena.
  • Nazien ankerkerien ondorioz, presoak torturatzea legez kanpo utzi zen.

Legediak baditu zulo batzuk, mediku partaidetzazko torturarekin zerikusia dutenak.

  1. Medikuen partaidetzarekin gobernuek sustatutako tortura eta indarkeria debekatuta dago nazioartean, baina maiz gertatzen da. Horren adibide dira Abu Ghraibeko espetxean (Irak) egindako torturak.
  2. Portaera egokia espero da medikuengandik, nahiz eta Nazio Batuen mediku etikaren printzipioak ezin diren aurrera eraman gobernuek berek arauak urratzen dituztenean.

Legedian dagoen hutsunea betetzeko, Kanadako VCST erakundeak (torturetatik bizirik atera direnen Victoriako koalizioa) etika komite bat osatzeko proposamena aurkeztu du, Nazio Batuek ezarritako arauak bete daitezen.

Mediku partaidetzazko tortura, historian aldatu

  • 1937 eta 1945 tartean, japoniar armadaren parte ziren medikuek 10.000 txinatar, sobietar, amerikar eta beste presu hil zituzten torturen ondorioz.
  • Bigarren Mundu Gerran japoniarrek arma biologikoak frogatu zituzten presoengan.
  • Bigarren mundu gerran naziek medikuntza esperimentuak egin zituzten konzentrazio esparruetako presoekin. Mediku hauetatik famatuena Josef Mengele izan zen, Auschwitzeko laborategian. Horregatik "herio jauna" edo "herioaren aingerua" deitu izan zaio.
  • Bigarren mundu gerran japoniarrek bibisekzioa egin zuten preso amerikarrengan.
  • 1970 eta 1971. urteen hartean jakin zen Erresuma Batuak atxilotuekin desorientazio mentalaren teknika erabiltzen zuen Ipar Irlandan.
  • Sobietar Batasuneko psikiatrikoetan, jasangaitzak ziren medikamenduak ematen ziren zigor bezala.
  • 1978. urtean esperimenduak egin ziren gizakietan Phnom Penheko Tuol Sleng espetxean.
  • Hego Afrikako apartheidaren garaietan bertako armadan zeuden homosexualek bere homosexualitatea aldatzeko elektrodoen bidezko tratamenduak jasan zituzten, edo lardaskeriak ziren sexu aldaketak egin zitzaizkien.

Kanpo estekak aldatu