Medicus Mundi Nafarroa

Medicus Mundi Nafarroa Irabazi asmorik gabeko garapenerako lankidetzarako erakundea da, 1972an sortu zena. Batez ere, gizartearen oinarrizko osasun laguntzan dihardu. Afrika eta Latinoamerika herrialdeak ditu bere lana burutzeko esparru nagusiak.

Pobrezia handiko eremuetan bizi den jendearekin aritzen da gehienbat. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, ingurumena zaintzea eta tokian tokiko erakundeak sendotzea ditu helburu. Hezkuntza garapenerako eta komunikazio jarduerak ere egiten ditu.

Nazioartean esperientzia handiko elkartea da, eta egitasmo anitz proposatu ditu foru erkidegoan. Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen 1995ean.

Lankidetza aldatu

Afrikako 4 herrialdetan (Mali, Kongoko E. D., Ruanda eta Uganda) eta Latinoamerikan (Bolivia, Guatemala, Nikaragua eta Peru) egiten dute lan. Guatemala Hirian, Kinshasan, La Pazen eta Liman ere dituzte egoitzak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu