Artikulu hau Greziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mazedonia (argipena)».

Mazedonia Greziako ipar-ekialdeko lurraldea da.

Mazedoniaren kokapena Greziaren barruan.

34.177 m2 ditu eta 2.625.681 biztanle (2006). Hiriburua, Tesalonika da.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Albaniako hego-ekialdearekin, Mazedoniako errepublikako eta Bulgariako hegoaldearekin egiten du muga ipar-mendebalean; Greziaren barnean, berriz, Tesaliarekin, Epirorekin, Traziarekin eta Egeo itsasoarekin.

Inguru naturala aldatu

Mendi-bizkarrez eta ibar lauez eratua da.

Ekonomia aldatu

Laborantzan, tabako-belarra, mahastiak, arroza, lihoa, fruta-arbolak, laborea eta kotoia lantzen dira, batez ere; abere-hazkuntzan, iletarako azienda. Meak, burdina, magnesita eta beruna dira. Industria-langintzarik garrantzizkoenak tabakoarena, oihalgintza eta elikadurarena (olioa, ardoa) dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu