Max Reinhardt (jaiotzez Maximilian Goldman, Baden, Vienatik hurbil, 1873ko irailaren 9a - New York, 1943ko urriaren 31a) austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea. Vienan eta Salzburgon egin zituen arte ederretako ikasketak. 1894. urtean Berlinen hartu zuen bizilekua. 1901-1903 urteetan Kleines Theater abangoardiako antzerki taldearen zuzendari izan zen, 1903-1905 bitartean Neues Theaterrena eta 1905. urtetik aurrera Deutsches Theaterrena. Antzerkia bultzatzeko lan gaitza egin zuen eta Antzerki Arteko akademia bat sortzeko ahaleginak egin zituen. 1916-1918 urteetan Berlingo Volksbühne antzerki taldearen zuzendari izan zen, eta 1924-1933 bitartean, Vienako Theater in der Josefstadt taldearena. 1933an Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta zinemarako egokitu zuen Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obra (1935). Idazle klasiko (Shakespeare), espresionista (Wedeking) eta sinbolisten (Hoffmannsthal) lanak taularatu zituen maisutasun handiz. Bestalde, gerora ospe handiko antzezle, zuzendari eta teknikari izan zirenak izan zituen ikasle (Murnau, Lubitsch, Jannings, Veidt).

Max Reinhardt

Bizitza
JaiotzaBaden1873ko irailaren 9a
Herrialdea Austria
 Ameriketako Estatu Batuak  (1940 -
BizilekuaSalzburgo
HeriotzaNew York1943ko urriaren 30a (70 urte)
Hobiratze lekuaWestchester Hills Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaWilhelm Goldmann
Ezkontidea(k)Helene Thimig (en) Itzuli  (1935 -  1943)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Emil Bürde (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, unibertsitateko irakaslea, antzerki aktorea eta antzerki zuzendaria
Lantokia(k)Hollywood
Enplegatzailea(k)Deutsches Theater (en) Itzuli
Ernst Busch Academy of Dramatic Arts (en) Itzuli

IMDB: nm0718121 Allocine: 31212 Rottentomatoes: celebrity/max_reinhardt Allmovie: p107892 TCM: 159806 IBDB: 7661
Musicbrainz: d5cbe7aa-75ce-44b1-951f-18b10a85f9b9 Songkick: 4885543 Discogs: 1061005 IMSLP: Category:Reinhardt,_Max Find a Grave: 862 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Reinhardt