Max Aub

idazle espainiarra

Max Aub Mohrenwitz, (Paris, 1903ko ekainaren 2a - Mexiko Hiria, 1972ko uztailaren 22a) valentziar idazlea izan zen. Frankismoak erbesteratuta, lan handia egin zuen ia genero guztietan. Bere kezka nagusietariko bat erbestean zeuden intelektualak eta frankismopean gelditu zirenak elkar ezagutzea izan zen. Euskaldunekin harreman berezia izan zuen bai Gabriel Celayarekin baita ere Angela Figuera Aymerichekin.

Max Aub

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMax Aub
JaiotzaParis1903ko ekainaren 2a
Herrialdea Frantzia  (1903 -  1972)
 Alemania  (1903 -  1916)
 Espainia  (1916 -  1972)
 Mexiko  (ezezaguna -  1972)
BizilekuaValentzia
Madril
Paris
Mexiko Hiria
Lehen hizkuntzafrantsesa
alemana
HeriotzaMexiko Hiria1972ko uztailaren 22a (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Perpetua Barjau Martín  (1926ko azaroaren 3a -  1972ko uztaila)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
alemana
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea, poeta eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria
antzerkia
olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

IMDB: nm0041255 Allocine: 85701
Find a Grave: 7611782 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita Bavieran jaiotakoa zuen eta ama frantsesa, baina familia alemaniar judukoa. Aitak, merkataritza agente zenez, Europa osoa ezagutu zuen. Amak, aldiz, zaletasun artistikoak zituen. Max Aub Parisen jaio zen eta emakumek inguratuta bizi izan zen: ama, Magdalena arreba eta neskamea. Udetan Montcornet izeneko herrira joaten zen. Inguru horretan heziketa elebiduna jaso zuen: etxean alemaniera hitz egiten bazen, kalean eta eskolan frantsesa ikasi zuen. Erlijioari dagokionez, Aub familia agnostikoa zen.

Valentzian eta Katalunian aldatu

Lehenengo Mundu Gerrarekin familia Valentziara joan zen bizitzera. Aitak alemaniar herritartasuna zuen eta, ondorioz, Frantziara ezin zen itzuli. Maxek gaztelania eta katalana berehala ikasi zituen. 1916an Aub familiak espainiar herritartasuna eskatu zuen, alemaniarrari uko eginez.

1917an Valentzian bizi izandako Goardia zibilen eta herritarren arteko liskar batek inpresio handia egin zion; une horretatik aurrera beti behartsuen alde jokatuko du Aub gazteak. 1918an Alliance Françaisen Eskola Modernoan hasi zituen ikasketak eta ondoren, bigarren hezkuntza Valentziako Luis Vives Institutuan. Garai haietako lagunen artean Gaos familia, Manuel Zapater, Fernando Dicenta, Juan Gil-Albert eta Juan Chabás ditugu. Ikasle ona eta irakurle sutsua izan arren, ez zien ikasketa unibertsitarioei ekin: nahiago izan zuen aitak bezala merkataritzan lan egin. Horri esker Katalunia ezagutu ahal izan zuen. 1921an Gironan Jules Romains ezagutu zuen. 1922tik aurrera urtero lau hilabete Bartzelonan ematen zuen eta horrek tertulia desberdinak ezagutzeko aukera eman zion, besteak beste, López Picó, Joan Salvat-Papasseit, Esclasans eta Gasch-enak. 1923an Zaragozan bertatik bertara Miguel Primo de Riveraren altxamendua ezagutu zuen. Urte berean lehenengo aldiz Madrilera joan zen eta han Enrique Díez Canedo idazle kritikoaren aurrean aurkeztu zen. 1928an PSOEn sartu zen. Urte horietan ere abangoardiako antzerkiari ekin zion; urte horietako antzezlanak dira El desconfiado prodigioso (1924), Espejo de avaricia (1927), Narciso (1928). Halaber, 1934an, Luis Álvarez Petreña lehenengo nobela idatzi zuen.

Militarren kolpea aldatu

Gerra zibilak Madrilen harrapatu zuen. Garai horretan intelektual ezaguna zen bereziki antzerki munduan: lehendik Luis Llana Moret taldea zuzendu bazuen urte horretan Valentziako El Buho taldea eramaten zuen. Lehen unetik Max Aub Errepublikaren alde jarri zen. 1936ko abenduan Parisko legazio espainiarrera bidali zuten; han Pablo Picassoren Guernica koadroa sortzeko gestioetan hartu zuen parte eta baita ere koadroaren erosketan, Munduko azokan erakusteko. 1937an penintsulara itzuli zen idazkari bezala Consejo Nacional de Teatro zelakoan parte hartzeko. 1938an André Malrauxekin idazle honen L´espoir nobelaren filmean kolaboratzeko, azken hau Sierra de Teruel izenburupean.

Erbestea aldatu

1939ko urtarrilean Parisen erbesteratu zen; han Campo cerrado nobelaren idazketari ekin zion. 1940 komunista bezala salatua eta, ondorioz, Roland Garrosen zigor itxituran preso hartua izan zen. Handik hilabetera Vernet kontzentrazio eremura eraman zuten eta, azaroan, Marsellan desterratu zuten. 1941an, berriro atxilotuta, Arjelian deportatu zuten. Han bizi izandakoaz onarrituta Diario de Djelfa (1945) poema liburua idatzi zuen. 1942ko maiatzaren 18an Djelfa eremua utzi zuen eta Casablancan Serpa Pinto bidaiontzian Mexikorako bidea hartu zuen. Mexikon bertaratu egin zen eta hango ekintza kulturaletan buru-belarri inplikatu egin zen.

Mexikon oso arlo desberdinetan aritu zen, literaturan ezezik pinturan ere bai, beti oso ikuspuntu berezitik. Esaterako, margolari ospetsu bat asmatu zuen, Jusep Torres Campalans, eta haren biografia asmatu zuen. Mexikon ere bai bere lan nagusiak idatzi zituen. Horien artean garrantzi berezia "El laberinto mágico" izenburuko nobela-sailak lortu zuen; liburu horiek Espainiako gerra zibilean daude girotuta: Campo cerrado (1943), Campo de sangre (1945), Campo abierto (1951), Campo del Moro (1963), Campo francés (1965) eta Campo de los almendros (1968). Horiekin batera besti bi eleberri idatzi zituen: Las buenas intenciones (1954) eta La calle de Valverde (1961). Lirika alorrean 19 urtekin liburu bat argitaratua zuen, Los poemas cotidianos (1925), non modernismoaren eragina nabaria den. Delfan bizi izandako esperientziez Diario de Djelfa (1944 eta 1970) idatzi zuen. Azken hori askoz pertsonalago eta gogorrago zen; bertan Aljerian bizi izandako angustia, gosea eta beldurra maisuki adierazi zuen. 1963an, bakarrizketa dramatikoaren teknikan oinarrituta Antología traducida argitaratu zuen; liburu hau polifonikoa da eta bertan egileak mozorro eta maskara desberdinak erabili ditu. 1971an Versiones y subversiones argitaratu zuen. Azken poesia liburua bera hil eta gero agertu zen, 1982an, Imposible Sinaí, gerraren aurkako lana.

Saiakera alorrean liburu hauek argitaratu zituen: Discurso de la novela española contemporánea (1945), La poesía española contemporánea (1947), La prosa española del siglo XIX (1952), Manual de historia de la literatura española (1974). Baita ere Luis Buñuelen biografia prestatu zuen, Conversaciones con Luis Buñuel; lan hori Max Aub hil ondoren Federico Álvarez idazle donostiarrak atondu zuen.

Lanak aldatu

 
Max Aub Parisen jaio zen etxean ikus daitekeen oroigarria.

Nobelak aldatu

  • Luis Álvarez Petreña (1934/1965/1971; edizio jarraietan handita).
  • El laberinto mágico" saila: Campo cerrado (1943), Campo de sangre (1945), Campo abierto (1951), Campo del Moro (1963), Campo francés (1965) eta Campo de los almendros (1968).
  • Las buenas intenciones (1954).
  • Jusep Torres Campalans (1958).
  • La calle de Valverde (1961).
  • Juego de Cartas (1964), kartetako baraja bat, alde batetik Torres Campalans margolariaren marrazkiaz eta bestetik, infrentzuan, pertsonai desberdinen arteko mezuak; haien osotasunearen bidez pertsonai nagusiaren historia ezagutu daiteke. Mexiko: Alejandro Finisterre.

Narrazioak aldatu

  • No son cuentos (1944). Mexiko: Tezontle.
  • Algunas prosas (1954). Mexiko: Los Presentes.
  • Cuentos ciertos (1955) Mexiko: Antigua Librería Robredo.
  • Cuentos mexicanos (1959). Mexiko: Imprenta Universitaria.
  • La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco y otros cuentos (1960). México: Libro Mex Editores.
  • El Zopilote y otros cuentos mexicanos (1964). Bartzelona: Edhasa.
  • Historias de mala muerte (Obras incompletas de Max Aub) (1965). Mexiko: Joaquín Mortiz.
  • Mis páginas mejores (1966). Madril: Gredos, Antología Hispánica, 24.
  • Últimos cuentos de la guerra de España (1969). Caracas: Monte Ávila Eds.

Antologiak aldatu

  • La verdadera historia de la muerte de Francisco Franco y otros cuentos (1979). Bartzelona: Seix y Barral.
  • Enero sin nombre. Los relatos completos del Laberinto mágico (1994). Presentación de Francisco Ayalaren aurkezpenarekin. Javier Quiñonesen aukeraketa eta hitzaurrea. Bartzelona: Alba Editorial.
  • Manuscrito cuervo. Historia de Jacobo (1999). J. A. Pérez Bowie (ed.). Segorbe: Max Aub Fundazioa-Alcalá de Henares Unibertsitatea.
  • Cuentos ciertos (2004). Segorbe: Max Aub Fundazioa.
  • No son cuentos (2004). Francisco Caudeten hitzaurrea. Madril: Huerga y Fierro.
  • Relatos I. Fábulas de vanguardia y Ciertos cuentos mexicanos (2006), Obra osoa, IV-B liburukia, Joan Oleza (zuzend.), Franklin García Sánchez (ed.). Valentzia: Biblioteca Valenciana – Institució Alfons el Magnànim.
  • Relatos II. Los relatos de El laberinto mágico (2006). Obra osoa, IV-B liburukia, Joan Oleza (Zuzend.), Luis Llorens Marzo y Javier Lluch Prats (ed.). Valentzia: Biblioteca Valenciana – Institució Alfons el Magnànim.
  • El limpiabotas del Padre Eterno y otros cuentos ciertos: la mirada del narrador testigo (2011). Eloísa Nos Aldás y Javier Lluch Prats (ed.). Segorbe: Max Aub Fundazioa, Biblioteca Max Aub, 16.

Antzerkia aldatu

  • Una botella (1924).
  • El desconfiado prodigioso (1924).
  • Espejo de avaricia (1927).
  • Narciso (1928).
  • San Juan (1943).
  • Morir por cerrar los ojos (1944).
  • El rapto de Europa (1946).
  • De algún tiempo a esta parte (1949).
  • Deseada (1950).
  • No (1952).
  • Obras en un acto (1960).
  • El cerco (1968).
  • Comedia que no acaba

Kritika literarioaren entsaiuak aldatu

  • Discurso de la novela española contemporánea (1945).
  • La poesía española contemporánea (1947).
  • La prosa española del siglo XIX (1952).
  • Manual de historia de la literatura española (1974).

Poesia aldatu

  • Los poemas cotidianos (1925).
  • Diario de Djelfa (1944 eta 1970).
  • Antología traducida (1963, 1972).
  • Versiones y subversiones (1971).
  • Imposible Sinaí (1982). Pasqual Masen edizioa.
  • Antología de la poesía mexicana 1950–1960 (1960).

Biografia aldatu

  • Conversaciones con Luis Buñuel (Aguilar, 1984), Federico Álvarezek egilea hil ondoren prestatutako liburua.

Autobiografía aldatu

  • Yo vivo (1951), 1934-36 tarteko fragmentuak. Cordobako unbertsitatea, 1995.
  • La gallina ciega. Diario español (1971).
  • Diarios (1939-1972). Manuel Aznar Solerrek pretatutako edizioa. Bartzelona, Alba, 1998.
  • Diarios. M. Aznar Soler (ed.). Mexiko: CONACULTA. Memorias Mexicanas bilduma. 2002.
  • Nuevos diarios inéditos: 1939–1972. Manuel Aznar Solerren edizioa, Sevilla: Renacimiento, 2003.

Gutun bildumak aldatu

  • Caudet, Francisco (ed.) (2003). Max Aub-Manuel Tuñón de Lara. Epistolario 1958-1973. Valentzia: Biblioteca Valenciana-Max Aub Fundazioa.
  • Enríquez Perea, Alberto (ed.) (2007). Alfonso Reyes-Max Aub. Epistolario 1940-1959. Alicia Reyes-en edizioa. Valentzia: Biblioteca Valenciana-Max Aub Fundazioa.
  • González Sanchís, Miguel Ángel (1992). Epistolario del exilio. Max Aub (1940-1972). Segorbe: Udala.
  • Lluch Prats, Javier (ed.) (2007). Max Aub- Ignacio Soldevila Durante. Epistolario 1954-1972. Valentzia: Biblioteca Valenciana-Max Aub Fundazioa.
  • Montiel, Francisca (1993): "Escribir fuera de España: la correspondencia entre Max Aub y Segundo Serrano Poncela”. Actas, I liburukia, 185-202 or.
  • Montiel, Francisca (2006): “Mérimeé frente a Victor Hugo: la correspondencia entre Esteban Salazar Chapela y Max Aub”. M. Aznar (ed.), Escritores, editoriales y revistas del exilio republicano de 1939. Sevilla: Renacimiento, 245-272 or.
  • Prats Rivelles, Rafael (1986): “Mi correspondencia con Max Aub”. Batlia. Valentzia: Diputación Provincial de Valencia, 1986ko udazkena-negua, 128-132 or.
  • Soldevila Durante, Ignacio (ed.) (2001): Max Aub-Francisco Ayala. Epistolario 1952-1972. Valentzia: Biblioteca Valenciana- Max Aub Fundazioa.

Max Auben Obra Guztiak aldatu

  • J. Olaeza zuzendaria: Valentzia: Biblioteca Valenciana-Institució Alfons el Magnànim. Hamaika liburuki. 2001-2008.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Aub