Maus ingelesezko komiki liburu edo eleberri grafiko autobiografikoa da, Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak egindakoa.

Maus
Jatorria
Egilea(k)Art Spiegelman
Sorrera-urtea1980
IzenburuaMaus
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoabiografia, memoriak, anthropomorphic comic (en) Itzuli eta eleberri grafikoa
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Nori eskainiaRichieu Spiegelman
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaModrzejowska kalea Sosnowiec-en, Sosnowieceko ghettoa, Szopienice-Burowiec, Polonia eta Ameriketako Estatu Batuak
Argumentu nagusiaHolokaustoa, Children of Holocaust survivors (en) Itzuli, Holokaustotik bizirik ateratakoa, Poloniako juduak, guraso eta umeak, trauma psikikoa, estatubatuar judua, Vladek Spiegelmana eta Art Spiegelmana
Historia
Jasotako sariak

Beste sari batzuen artean, 1992an Pulitzer sari berezia lortu zuen.

Edukiak aldatu

Bertan, bi istorio paralelo kontatzen ditu: Alde batetik, gaur egungo harremana Art komikigilea eta Vladek haren aitaren artekoa, eta bestetik (ildo nagusia) aitak kontzentrazio-esparru batean (Auschwiitz) bizi izandakoa, nondik eta bizirik atera baitzen.

Liburuaren originaltasuna pertsonaien irudikatzean datza, multzoka sailkatzen baititu arraza edo naziotasuna kontuan hartuta, eta horren arabera animalia talde batean edo bestean marrazten ditu: Juduak saguak dira ("maus" alemanieraz), alemaniarrak katuak, poloniarrak txerriak, frantziarrak igelak, britainiarrrak arrainak, estatubatuarrak txakurrak eta abar.

Argitalpena aldatu

Maus komikiaren jatorrizko bertsioa serie moduan argitaratu zen lehen aldiz, Raw aldizkarian, 1980tik 1991ra. 1986an ordura arte argitaratutako zatien bilduma Maus: A Survivor's Tale izenburua zuen liburu gisa argitaratu zen, bigarren titulu batekin My Father Bleeds History. Bigarren eta azken bilduma 1991n argitaratu zen, And Here my Troubles Began izenburuarekin.

Euskaraz aldatu

Halaber, hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Euskarazko edizioa 2022an argitaratu du Astiberri argitaletxeak; Julen Gabiriak ekarri du euskarara.[1][2]

Euskarazko testuetako "okerrak" aldatu

Itzultzaileak jakinarazi zuen, euskarazko bertsioan okerrak zeudelakoan jendeak argitaletxearekin kexu agertu zela: egiazki, jatorrizko liburuan Vlade pertsonaiaren hizkuntza okerra izaten da, eta, noski, itzulpenean ere okerrak ageri dira ondorioz[3].

Vlade pertsonaia protagonista da, Poloniakoa da eta bere ingeles okerrean kontatzen dio semeari bere bizitzako pasarte asko. Komikiaren Jatorrizko bertsioa ingelesez argitaratu zuten 1992an eta aitaren esaldi guztiak polonierazko kutsua duen ingelesez idatzita daude.

Julen Gabiriak euskara ikasi duen pertsona batek egiten dituen zenbait akats gehitzen ditu Vlade pertsonaiaren esaldietan. Adibidez:

  • "Guek (guk) bezala bukatu zuen kontzentrazio esparruan" (158. orrian)
  • "Han geneukagun (genuekan) oso gutxi jateko" (158. orrian)
  • "Egun batzuk geroago , kamioetan sartu ziguten (gintuzten). Ginezen 100 edo (100 edo gonen)" (159. orrian)
  • "Berriz ere Anjarekin nagoen (nengoen)" (159. orrian)
  • "Heldu ginezen (ginen) Oswiech hirira... Gerra aurretik oihalak saltzen nituzen (nituen) han" (159. orrian)
  • "Paperak urteetan hor egon ziren botatak (botata), inorrek (inork) begiratu gabe" (161. orrian)

Beraz, Gabiriak "sasihizkuntza" bat diseinatu behar izan zuen Vlade pertsonaiaren interbentzio guztiak modu koherentean distortsionatzeko.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Maus. Euskarazko Edizioa» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  2. Astiz, Iñigo. «Prosaz haragoko udazken bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  3. Gabiria, Julen. «Astiberritik abisatu didate» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  4. «Maus» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  5. Gabiria, Julen. (2022-03-14). Komiki saioa: MAUS (2023-03-14). Plazara goaz (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu