Maule aintzira jatorri bolkanikoko aintzira bat da, izen bera duen sumendi galdararen eraginaren ondorioz eratua. Andeetan bertan dago, eta izen bereko ibaia sortzen du, Maule eskualdeko ibai nagusia delarik. Eskualdeko hiriburua den Talcatik 150 kilometrora dago, eta Santiagotik 250 kilometro hegoaldera, baita Argentinako mugatik 22 kilometrora ere.

Aintziraren ikuspegia.

Aintzirak 45 kilometro karratuko azalera du eta 2300 metroko altueran dago. Arrantzaleek oso gogoko dituzten bere uretan iturburuko amuarraina ugaria da. Gainera, zeharkaldi eta mendizaletasuna praktikatzeko egokiak diren sektoreak ditu.

Lehen, aintziraren toki batzuetan ur termal putzuak zeuden, baina Maule eskualdeko erdialdeko haranaren nekazal eta giza hornidurarako dike bat eraiki ondoren urpean geratu ziren.

Kanpo estekak aldatu

36°1′0″S 70°35′0″W / 36.01667°S 70.58333°W / -36.01667; -70.58333