Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Matias Habsburgokoa (Viena, 1557ko otsailaren 24a - 1619ko martxoaren 20a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1612-1619 bitartean, Austriako artxidukea (1608-1619), Hungaria eta Kroaziako erregea (Matias II.a izenarekin, 1608-1618), eta Bohemiako erregea (1611-1617)[1]. Habsburgoko etxeko kidea zen.

Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1612ko ekainaren 13a - 1619ko martxoaren 20a
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
22. Bohemiako erregea

1611 - 1619
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Hungariako erregea

1608ko azaroaren 19a - 1619ko martxoaren 20a
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaViena1557ko otsailaren 24a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaViena1619ko martxoaren 20a (62 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Familia
AitaMaximiliano II.a Habsburgokoa
AmaMaría Austriakoa
Ezkontidea(k)Anna of Tyrol (en) Itzuli  (1611 -
Anai-arrebak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
latina
Jarduerak
Jarduerakbildumagilea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 22119 Edit the value on Wikidata

Bere garaian, Matias Habsburgokoaren eta Matias Corvino Hungariakoaren (1458-1490) irudien arteko paralelismoa egiten saiatu ziren. Izan ere, biek otomandarren aurka borroka egin zuten, eta bien erregealdietan Hungariako Koroa Santua, denboraldi batez erresumatik kanpo izan ondoren, Hungariara itzuli zen.

Bizitza aldatu

Maximiliano II.a Habsburgokoa enperadorearen eta Maria Austriakoaren semea zen. 1611n, Ana Tirolekoa artxidukesa, Matiasen osaba Fernando I.a Habsburgokoaren alabarekin ezkondu zen. Seme-alabak izan zituzten, baina bakar bat ere ezin izan zuten bizirik atera.

1593an, Austriako gobernadore izendatu zuen bere anaia Rodolfo II.a enperadoreak. 1605ean, Matiasek Hungariako protestante matxinatuekin tratatzea eskatu zion enperadoreari. Horren emaitza 1606ko Vienako Ituna izan zen. Honen arabera, Hungariak erlijio-askatasuna izango zuen, eta transilvaniarrek etorkizunean beren printze independentea aukeratzeko eskubidea izango zuten. Urte horretan bertan, Matias Habsburgo etxearen buru eta —Rodolforen gaixotasuna zela medio— Inperio Santuko enperadore izateko onartua izan zen. Hungaria, Austria eta Moraviarekin aliatu ondoren, lurralde hauetan zuen agintea emateko eskatu zion anaiari 1608an; geroxeago, 1611an, Bohemia ere laga zion Matiasi.

1612an Inperio Santuko enperadore koroatua izan ostean, Melchior Klesl, Vienako apezpikua izan zuen aholkulari. Kleslek katoliko eta protestanteen arteko elkar ulermena nahi zuen, Inperio Santua indartzeko. Baina, habsburgo etxeko katoliko intrantsigenteenak, batez ere, Matiasen anaia Maximiliano III.a, Austriako artxidukea, haren adiskidetze-politikaren aurka agertu ziren. Maximilianok ondorengotza Fernando Estiriakoarentzat (aurrerago Fernando II.a enperadorea izango zena) segurtatu nahi zuen. 1617an Fernando Bohemiako errege aukeratu bazuten ere, ondoko urtean herrialde horretako protestanteak matxinatu ziren. Matxinada hau Hogeita Hamar Urteko Gerraren hasiera izan zen. Matias, Klesl kardinalaren eraginez, protestanteekin negoziatzen saiatu zen arren, Fernando Estiriakoaren aldekoek agintetik kendu zuten. Handik laster, 1619ko martxoaren 20an, Vienan hil zen[2]. Fernando izan zen Inperio Santuko ondorengo enperadorea.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Mónica VILLEGAS GALLEGO: Matías de Habsburgo[Betiko hautsitako esteka] Radio Prague. Archiv.radio.cz
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa