Massimo Stano

atleta italiarra

Massimo Stano (Grumo Appula, 1992ko otsailaren 27a) atleta italiarra da, 20 kilometro ibilketa proban espezializaturikoa. Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[1].

Massimo Stano

Bizitza
JaiotzaGrumo Appula1992ko otsailaren 27a (32 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 20 km ibiliak
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua66 kilogramo
Altuera179 zentimetro

IAAF: 14327128 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

11 urte zituela hasi zen atletismoa egiten eta 14 urterekin ibilketa probatan espezializatu zen, Giovanni Zaccheo entrenatzaile zuela. 2013ko 23 urtez azpiko Europako txapelketan laugarren egin zuen baina doping testak egin ondoren aurretik geldituriko bi atleta kanporatu eta bigarren postuaz jabetu zen. Hurrengo urtetarako entrenatzaile berria hartu zuen, Alessandro Gandellini.

2018an Munduko Kopan hirugarren egin zuen eta Europakoan laugarrena izan zen, podiumetik segundu bakarrera. 2019an bere marka pertsonala egin zuen Coruñan, Italiako errekorra ere badena. 2020an arazo fisiko ugari izan ondoren Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen bi japoniarren aurretik.

Nazioarteko palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2020 Tokio (  Japonia)   20 kilometro ibilketa 1:21:05
Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2018 Taicang (  Txina)   20 kilometro ibilketa taldeka
2018 Taicang (  Txina)   20 kilometro ibilketa 1:21:33
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2018 Berlin (  Alemania) 4.a 20 kilometro ibilketa
2021 Poděbrady (  Txekia)   20 kilometro ibilketa taldeka

Markak aldatu

  • 20 kilometro ibilketa - 1:17:45 (A Coruña, 2019)[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Atletismo STANO Massimo - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «¿Quién es Massimo Stano, que ganó el oro en la marcha a los Juegos Olímpicos?» News i 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).

Kanpo estekak aldatu