Al-Masjid al-Nabawī (arabieraz: المسجد النبوي ; ʔælˈmæsdʒɪd ænnæbæwiː ahoskatua, "Profetaren meskita") edo Profetaren meskita Medinako meskita da, Mahomak berak eraikia. Musulmanentzat Islamaren bigarren lekurik sakratuena da (lehendabizikoa Mekako Masjid al-Haram izanik). al-Walid I.a omeiatar kalifaren zaharberritzearen ondoren, egun Mahomaren hilobia du bere barnean[1]. Egun Bi Meskita Sakratuen Jagoleen poterepean dago, bere buruarentzat Saudi Arabiako erregeeek aldarrikatzen duten titulua hain zuzen ere.

Masjid al-Nabawi
المسجد النبوي
Kokapena
Estatu burujabe Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaMedina Province
HiriaMedina
Koordenatuak24°28′06″N 39°36′39″E / 24.4683333°N 39.6108333°E / 24.4683333; 39.6108333
Map
Historia eta erabilera
Foundation stone–laying ceremony 622
Erlijioaislama
IzenaMuhammad
Edukiera600.000
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura
Dimentsioak105 (altuera) m
Atalakminarete: 10

Mahomaren hilobia Kupula Berdearen barruan dago, jadanik XII. mendean eraikita zegoena[2]. Abu Bakr edo Umar bezalako agintari musulmanak ere meskitaren inguruan lurperatuta daude.

Jatorrian Mahomaren etxea zen baina hejira eta gero bertan meskita bat eratzea erabaki zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Ariffin, Syed Ahmad Iskandar Syed. (2005). Architectural Conservation in Islam : Case Study of the Prophet's Mosque. Penerbit UTM, 88 or. ISBN 9789835203732..
  2. Encyclopedia of the orient


Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.