Mashreq المشرق Al-Mašriq arabierazko hitzaren euskarazko moldaketa da eta eguzkia sortzen den lekua edo sortaldea esan nahi du, arabiar munduaren ekialdeko zatia da. Mendebaldeko zatiak Magreb edo sartaldea du izena.

Mashreqen kokapena

Kontzeptua geografikoa eta kulturala da. Ohituraz, Libiatik ekialderantz dauden arabiar munduaren estatuek osatzen dute Mashreqa, Libia Mashreq eta Magreb arteko zubia izanik. Hala ere, gaur egun, Magreb barruan sartzen da.

Mashreqen barnean Egipto, Sudan, Palestina (Palestinako Autoritate Nazionala Arabiar Ligan onartua dago), Jordania, Libano, Siria, Irak, Saudi Arabia, Yemen, Oman, Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Qatar eta Kuwait daude. Europar Batasunarentzat, aldiz, Egipto, Jordania, Libano, Palestina eta Siriak baino ez dute osatzen.

Geografia aldatu

Afrika eta Asiako lurraldeak Itsaso Gorriak banatzen ditu. Afrikako erdialdeak iparraldean Mediterraneoa itsasoa du mugakide, mendebaldean Libia eta Txad, hegoaldean Erdialdeko Afrikako Errepublika, Hego Sudan, Etiopia eta Eritrea.

Asiako erdialdeak, aldiz, iparraldean Anatolia, mendebaldean Mediterraneoa, ekialdean Iran eta Persiar golkoa mugakide ditu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu