Mary Read (1685-1721), Mark Read bezala ere ezaguna, pirata ingelesa zen. Bera eta Anne Bonny  dira garai guztietako emakumezko pirata ospetsuenak[1]; beraiek bi dira, emakume gutxi batzuen artean, pirateriagatik kondenatuak izateagatik ezagunak, XVIII. mendearen hasieran, Pirateriaren Urrezko Aroan.

Mary Read

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Jane Read
JaiotzaLondres, 1685
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaPort Royal (en) Itzuli1721eko apirilaren 28a (35/36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpirata

Find a Grave: 4219 Edit the value on Wikidata

Hasierako bizitza aldatu

Mary Read, itsas kapitain baten alargunaren sasiko alaba, Ingalaterran jaio zen 1685ean. Readen ama, marinel batekin ezkondu eta seme bat izan zuen, baina gizona berriz ontziratu zen[2]. Senarra desagertu eta gero maitale batez haurdun geratu zenez, Mary alabaren jaiotza ezkutaten saiatu zen lagun batzuen etxera bizitzera joanez. Hasieran, Mary mutil bezala mozorrotzen zuen, zaharrago eta zilegizkoa zen bere anai Marken heriotza eta gero. Hau, aitaren aldeko amonak ematen zion dirulaguntza ez galtzeko egin zuen. Itxuraz, amona engainatu zuten eta Read eta bere ama herentziaz bizi ziren lehenaren gaztaroko urteak arte[3]. Oraindik mutiko bat bezala jantzita, Readek lana aurkitu ziuen oin-mutil gisa, eta geroago itsasontzi batean aurkitu zuen enplegua.[4]

Aurrerago Britainiar Armadan sartu zen, holandarrekin aliatuak indar frantsesen aurka (hau, Bederatzi Urteko Gerra edo Espainiako Ondorengotza Gerran zehar izan zitekeen). Read, gizonez mozorrotua, bere burua frogatu zuen bataila bidez, baina Flandriako soldadu batekin maitemindu zen eta, ezkontzeko emakumezkotasuna azaldu behar zuenez, armada utzi behar izan zuen. Ezkondu zirenean, Readek beren militar komisioak eta arma lagunen opariak finantzaketa-iturri bezala erabili zituen "De drie hoefijzers" ("Hiru Ferrak") izeneko benta bat erosteko, Bredako Gaztelutik gertu, Holandan.

Bere senarraren heriotza goiztiarraren ondoren, Read berriro gizonezkoen arropara eta Holandan zerbitzu militarrera itzuli zen. Bake garaian, ez zuen aurrera egiteko modurik, beraz, zerbitzutik irten eta Mendebaldeko Indietara zihoan itsasontzi batean joan zen[5].

Pirata bihurtzen aldatu

 
Mary Readen grabatu garaikide bat

Readen ontzia piratek hartu zuten eta beraiekin elkartzera behartu. Pirateriarekin lehen pausu hauek 1718an amaitu zituen, Erregearen barkamena onartuz, eta kortsario komisio bat hartuz, tripulazioa motin batean batu zen arte. 1720an John "Kaliko Jack" Rackham eta bere lagun pirata Anne Bonnyrekin elkartu zen, gizona zela uste zutenak. 1720ko abuztuaren 22an hirurek William izeneko slup ontzia lapurtu zuten[6] Nassauko portutik zetorrena[7][8]. Adituei ulergaitza egiten zaie Read eta Bonny bezalako emakume piratak, gizonezkoak nagusi ziren lekuan, nola izan ziren bere generoa ezkutatzeko gai.[9] Batzuen ustetan, galtzen erabilera identitatea ezkutzatzeko erabili ahal zuten edo, besterik gabe, itsasoko lanetarako arropa eroso eta praktiko bezala.

Readen generoa agerian geratu zen Bonnyk bera emakumea zela esan zionean, ustez Read gustuko zuelako. Hau jakinda, Readek bera ere emakumea zela azaldu zuen. Bonny eta Readen arteko erlazioari buruzko espekulazioek irudi berriak sortzen ari dira, biak borrokan elkarrekin erakutsiz.[9] Hala eta guztiz ere, Rackhamek, Bonnyren maitale izanda, hau ez zekien eta erlazio erromantikoa susmatu zuen. Bere jeloskortasunarekin amaitzeko, Bonnyk, Read ere emakume zela esan zion[10].

Elkarrekin pasa zuten denboran, zenbait untzi eraso eta hartu zituzten. Hauetako batean, Matthews izeneko arotza harrapatu zuten, gerora Readen maitale izango zena.

Atxiloketa eta kartzela aldatu

1720ko azaroaren 15ean, Jonathan Barnet pirata ehiztari kapitainak, Rackhamen tripulazioa ustekabean harrapatu zuen, Jamaikako mendebaldean dagoen Negril Pointen, beste tripulazio ingeles batekin ron festa batean zeudela.[11] Desarra batek pirata ontzia desgaitua utzi ondoren, Rackhamen tripulazioa eta beren "gonbidatuek" sotora egin zuten ihes, goian emakumeak eta besteren bat bakarrik utziz Barneten ontziratzearen aurkako borrokan[4] (posible da, halaber, Rackham eta bere tripulazioa edanegiak izatea borrokarako). Ustez, Readek haserre bizian sotora egin zuen tiro, gizon bat hilez eta beste batzu zaurituz, ez zirelako beraiekin borrokatzen. Barneten tripulazioak, azkenean, emakumeak garaitu zituzten. Rackham errenditu zen, "kuartela" eskatuz.[12]

Rackham eta bere tripulazioa atxilotu zituzten eta, 1655 geroztik, Spanish town (Jamaica) bezala ezagutzen den herrira eraman zituzten epaitzera; pirateria ekintzengatik urkatuak izatera zigortu zituzten hirurak. Hala eta guztiz ere, emakumeek sokari ihes egin zioten haurdun zeudela esanez ("Sabela defendatzen" bezala ezagutzen zena), eta, beraz, behin-behinekoz exekuzio atzeratua lortuz.[13]

Read sukar bortitz batez hil zen kartzelan[14]. 1721eko apirirlaren 28ko ehorzketa erregistroa Jamaikako Santa Katalina elizan dago.[7] Ez da bere haurraren ehorzketa erregistrorik aurkitu, beraz, Read oraindik haurdun zegoela hil zela ematen du aditzera.

Herri kultura aldatu

 
Mary Read, Duelua, Allen & Ginter Zigarroen Espainiako serie Nagusiko Piratak atala (N19) MET DP835033

Bestalde, harengan inspiratuta daude ondoko literatura lanak:

  • Michela Piazza, Mary Read di guerra e mare (elaberria), Correggio, Butterfly 2012, ISBN 978-88-97810-06-3
  • Valérie Ravenne, Bonny et Read, Nouveau Monde, 2009
  • Musique : Cécile Corbel, Mary, Album : Songbook 2, sortua 2008an
  • Alain Surget, Mary Tempête, Père Castor Flammarion, 2007
  • Mireille Calmel, Lady Pirate, Xo, 2005
  • Ella Balaert, Mary pirate, Zulma, 2001 ISBN 2843042747
  • Michel Candie, Marie Read, femme pirate(roman) Gallimard, 1952

Erreferentziak aldatu

  1. Macías, Olga. Emakumeak eta itsasoa. (Noiz kontsultatua: 2018/0/04).
  2. (Ingelesez) Cordingly, David. (2007). Seafaring women: adventures of pirate queens, female stowaways, and sailors' wives. Random House Trade Paperbacks ISBN 0375758720. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  3. (Gaztelaniaz) Espuny, Luis A.. (2017-03-05). La historia de Mary Read, la mujer pirata más legendaria y temida de todos los tiempos. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  4. a b (Ingelesez) Cordingly, David. (1996). Under the Black Flag: The Romance and the Reality of Life Among the Pirates. New York: Random House.
  5. (Ingelesez) Druett, Joan. (2005). She captains: heroines and hellions of the sea. Barnes & Noble Books ISBN 0760766916. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  6. Woodes, Rogers. (). «A proclamation» The Boston Gazette.
  7. a b «Mary Read Biography - The Republic of Pirates» www.republicofpirates.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  8. David., Cordingly,. (1996). Under the black flag : the romance and the reality of life among the pirates. (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 9780812977226. PMC 33132732..
  9. a b O'Driscoll, Sally. (2012). «The Pirate's Breasts: Criminal Women and the Meanings of the Body» The Eighteenth Century 53 (3): 357–379. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  10. Johnson, Charles; Defoe, Daniel; Wetmore, Alexander. (1724). A general history of the pyrates, from their first rise and settlement in the Island of Providence, to the present time. With the remarkable actions and adventures of the two female pyrates Mary Read and Anne Bonny ... London : Printed for, and sold by T. Warner, at the Black-boy in Pater-Noster-Row (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  11. (Ingelesez) «Anne Bonny | Irish American pirate» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  12. Baldwin, Robert. (1721). The Trials of Captain John Rackam and other Pirates. .
  13. Johnson, Charles. (1724). A General History of Pyrates. (1 ed.). London: T. Warner.
  14. «hiru.com - Historiaeu» www.hirutres.test.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).[Betiko hautsitako esteka]
  15. (Ingelesez) Kain, Erik. «The Surprisingly Beautiful Ending Of 'Assassin's Creed IV: Black Flag'» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  16. Txantiloi:Pl-PL «Queen of the Seas (1961). Włoska heroina na morzu» Kinomisja 2016-06-08 (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).

Kanpo estekak aldatu