Mary Harris (Cork, Irlanda, 1837ko abuztuaren 1ean bataiatua - Adelphi, Prince George's konderria, Maryland, AEB, 1930eko azaroaren 30a), Mother Jones izengoitiarekin ezagunagoa. Gizarte-mugimenduen eta sindikatuen aldeko borrokan nabarmendu zen. Cork-en jaio zen, Irlandan, baina, britaniarrek haren aitona Irlandaren independentziaren aldeko borrokan aritzeagatik urkatu ondoren, oso gazterik Kanadara joan zen bere familiarekin, Torontora. Heziketa bukatu arte batzuetan irakasle beste batzuetan jostun aritu zen AEBn. Bere senarra burdingintzako sindikalista ezaguna zen, eta haren bitartez sartu zen sindikatuen mundura.

Mary Harris

Bizitza
JaiotzaCork1830eko maiatzaren 1a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSilver Spring (Maryland)1930eko azaroaren 30a (100 urte)
Hobiratze lekuaUnion Miners Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, sindikalista, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, union organizer (en) Itzuli eta community organizer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSocial Democratic Party of America (en) Itzuli
Amerikako Alderdi Sozialista

Musicbrainz: 7b52e2c7-627d-4c65-964e-c1b10c58de7e Find a Grave: 552 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak aldatu

Mary Harris Jones Cork hiriaren iparraldean jaio zen, Irlandan, nekazaritzako errentari katolikoen alaba, Richard Harris eta Ellen (ezkongabea, Cotter) Harris. Ez dakigu noiz jaio zen; 1837ko abuztuaren 1ean bataiatu zuten. Mary Harris eta bere familia Gosete Handiaren biktima izan ziren, Irlandako beste familia askok bezala. Goseteak milioi bat familia baino gehiago, Harriak barne, Ipar Amerikara joatera bultzatu zituen. Inanizioak eragindako hilketen eta emigrazio masiboaren ondorioz, Irlandako populazioa %20-25 inguru murriztu zen.

Formakuntza aldatu

Mary nerabea zen familiak Kanadara emigratu zuenean. Kanadan (eta gero Estatu Batuetan), Harris familia diskriminatu egin zuten migrazio-estatusagatik, bai erlijio katolikoagatik. Maryk Torontoko Eskola Arruntean jaso zuen bere heziketa. Eskola doakoa zen, eta estipendio bat ere ematen zion ikasle bakoitzari, astean dolar bat, osatutako seihileko bakoitzeko. Beraz, ez zuen soilik dohainik ikasten eta titulua lortzen zuen, baina hori egiteagatik ere ordaintzen zitzaion. Hogeita hiru urte zituela Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta Monroeko (Míchigan) komentu bateko irakasle bihurtu zen. Han zortzi dolar ordaintzen zitzaizkion hileko, baina eskola "leku deprimigarritzat" deskribatu zen.

Bere lanbideaz nekatu ondoren, Chicagora joan zen lehenik, eta, gero, Memphisera, Tennesseera. 1861ean, George E. Jonesekin ezkondu zen, Burdin Galdatzaileen Sindikatu Nazionaleko kide eta antolatzailearekin, eta, gero, Estatu Batuetako Galdaketa Langileen Nazioarteko Sindikatua bihurtu zen. Sindikatu horrek, hain zuzen, molinoen eta lurrun-makinen arloko beste langile espezializatu batzuk ordezkatzen zituen. Maryk irakaskuntza bertan behera uztea erabaki zuen eta, azkenik, joskintzako lantegi bat ireki zuen Memphisen, Gerra Zibilaren bezperan.

Puntu belz bi izan zituen bere bizitzan. Lehena, eta tragikoena, 1867an George senarra eta haren lau seme-alabak galtzea izan zen, hiru neska eta mutil bat (bost urtetik beherakoak denak), Memphisen sukar horiaren epidemian. Tragedia horren ondoren, Chicagora itzuli zen beste joste-lantegi bati ekiteko. Eta lau urte geroago, etxea, joskintzako lantegia eta ondasunak galdu zituen 1871ko Chicagoko Sute Handian.



  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.