Martuteneko espetxea Donostia eta Gipuzkoako kartzela da, bere izena Martuteneko auzotik hartua. 1948an inauguratu zuten, Ondarretako espetxea itxi zutenean. 150 bat presorentzako edukiera izan arren, gehiago dira kartzelan gaur egun dauden presoak.

Martuteneko espetxea
Martuteneko espetxea, Txominenetik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′12″N 1°57′27″W / 43.3033°N 1.9575°W / 43.3033; -1.9575
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1948
Arkitektura

1948ko apirilaren 30an, lehen presoak eraman zituzten espetxe berrira, Donostian. Ondarretako kartzela hustu beharra zuten, eta nahiz eta berria bukatu gabe egon, presoak lekualdatzen hasi ziren. Martutenera sartzen lehenak 49 emakume izan ziren. Ondarretako espetxea abandonaturik egon zen, harik eta udalak bere hondakinen kudeaketa enkantean atera zuen arte.[1]

2014ko azaroaren 17an, Martuteneko kartzela botatzeko eskatu zuen udalak[2]. Kartzela itxi eta berria Zubietan eraikitzeko asmoa dago; guztira, 95 milioi euroko inbertsioarekin 500 presorentzako kartzela eraikitzekoak dira. Kartzela gaur egun dagoen orubean etxebizitzak eraiki nahi ditu etorkizunean Donostiako Udalak.

Iruditegia aldatu

Bibliografia aldatu

  • Iñaki Egaña: Ondarreta: gezalaren kartzela. La cárcel del salitre. Donostiako Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea: 2012. Izenburu berarekin erakusketa egin zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.