Martiniano (latinez: Sextus Marcius(?) Martinianus; † 325), erromatar enperadorea izan zen 324ko uztailetik irailaren 18 arte. Liziniok izendatu zuen enperadore.

Martiniano


Erromatar enperadorea

324ko uztaila - 324ko irailaren 18a
Bizitza
JaiotzaIII. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaCappadocia (en) Itzuli, 324 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Jarduerak
Jarduerakagintaria

324an, Lizinio eta Konstantinoren arteko bigarren gerra zibilean, Liziniok Konstantino tituluan ordezkatzea erabaki zuen. Horretarako, mendebaldeko augusto titulua Martinianori eman zion Hadrianopolisko guduaren ostean.

Martiniano, garai hartan, Lizinioren gorteko magister officiorum delakoa zen. Truko berbera erabili zuen Liziniok 316an Valerio Valente enperadore izendatu zuenean.

Liziniok Martiniano Bosforora bidali zuen, Konstantino geldiarazteko. Hala ere, arrakasta gutxi izan zuten, zeren, irailaren 18an, Liziniok azken aldiz egin zuen porrot. Konstantinok, hasiera batean, bizitza gordetzea agindu zien enperadore galtzaileei, eta atxilotu baino ez zituen egin. Nolanahi ere, 6 hilabete ondoren, hitza janda, Lizinio eta Martiniano hilarazi zituen.