Martin ekaitza 1999 abenduaren 16 eta 28 artean hego-mendebaldeko Europa jo zuen zikloia izan zen. Atlantikoko iparraldea zeharkatu zuen ziklogenesi lehergarri moduan.[1] Frantzia herrialde kaltetuena izan zen: utzitako 30 hildakorik 27 frantziarrak ziren (horietatik bat Landetan). Euskal Herrian alerta laranja ezarri zen ekaitzaren ondorioz. Haize-ufadarik gogorrena Oléron uhartean jaso zen (198 km/o).

Martin
Datuak
Sortua1999ko abenduaren 26a
Uxatua1999ko abenduaren 28a
Haize boladarik
indartsuena
198 km/h
Oléron
Presiorik baxuena963,0mb
Kaltetutako lurraldeak
Frantzia, Euskal Herria, Espainia, Suitza, Andorra, Italia
Kalteak
Heriotzak30

Justu Lothar ekaitzak baino ordu batzuk geroago eraso zuen itsasertza. Adituek askotan ekaitz biak elkartzen zituzten, 'mendeko ekaitza' izenpean.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Dedieu, François. (2013). Une catastrophe ordinaire. La tempête du 27 décembre 1999. Éditions de l'École des hautes études en sciences sociales.
  2. U. Ulbrich, A. H. Fink, M. Klawa & J.G. Pinto. (2001eko martxoa). «Three extreme storms over Europe in December 1999» Weather (Koloniako Unibertsitatea).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.