Martin Zabaleta

euskal mendizalea, Everest tontorrera igo zen lehen euskal herritarra

Martin Zabaleta Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 20a -) mendizale eta mendi-gidari gipuzkoarra da.

Martin Zabaleta
Bizitza
JaiotzaHernani1949ko irailaren 20a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaBozeman (Montana)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta gidaria
Artikulu hau euskal mendizaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Zabaleta (hargina)».

1980ko maiatzaren 14an bihurtu zen Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskaldun, Pasang Temba xerpa lagun zuela.[1] Halaber, munduko tontorrik garaienera koroatu duen Espainiako lehen mendigoizalea da. Eztabaida piztu zuen, tontorrean ikurrina paratzean, Nepalgo bandera, energia nuklearraren aurkako bandera eta ETAren anagramarekin batera.[2]

Gaur egun, Montanan (Ameriketako Estatu Batuetan) bizi da,[3] Yellowstone Parke Nazionaletik gertu.

Biografia aldatu

Zabaleta Hernanin jaio zen, Gipuzkoako probintzian, 1949an. Hernaniko mendietan hazi zen, baina gaur egun Estatu Batuetan bizi da, eta bertan arotz lanak mendizaletasunaren sustapenarekin eta goi mendiko gidaritzarekin uztartzen ditu, batez ere Andeetan eta Mendi Harritsuetan.

Everestera 1980an egin zuen igoerak alpinismo espainiarraren mito bihurtu zuen, eta areagotu egin da Euskal Herritik urrundu egin zelako eta komunikabideetan presentzia eskasa izan zuelako.

Beste bi zortzimilako ere igo dira, Kanchenjunga (1988) eta Cho Oyu (1989).

Beste zortzimilako batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu