Martin Ennals saria giza eskubideen pertsona defendatzaileentzat, batzutan giza eskubideen Nobel saria bezala esana, 1993tik ematen den nazioarteko saria da.

Historia aldatu

1993an sortua, izena Martin Ennals, Amnistia Internazionalaeko aktibista britaniarra 1968tik 1980ra erakundearen idazkari orokorraren oroimenez sortu zen. Ekimenak giza eskubideen alorrean lan handia egin dituzten pertsonak saritu nahi ditu. Helburu nagusia, bestetik, unean arrisku handia hartuz lanean dauden ekintzaileei nolabaiteko publizitate babeslea ematea da.[1]

Saria 20.000 Suitzar frankokoa da. Saria ematearen ekimena urtero Genevan egiten da, bertako udalaren laguntzaz. Data urrian izaten da.

Nazioarteko epaian erakunde desberdinetako hamar pertsonek osatzen dute. Hauek dira, besteak beste, erakunde horiek: Amnistia Internazionala, Human Rights Watch, International Federation for Human Rights, World Organisation Against Torture, Front Line Defenders, International Commission of Jurists, Derechos Humanos Primero, Servicio Internacional para Derechos Humanos, Diakonie Alemania, eta Huridocs.

Irabazleak aldatu

Urtea Izena
1994 Harry Wu   Txinako Herri Errepublika
1995 Asma Jahangir   Pakistan
1996 Clement Nwankwo   Niger
1997 Samuel Ruiz García   Mexiko
1998 Eyad El Sarraj   Palestina
1999 Natasha Kandic   Jugoslavia
2000 Immaculée Birhaheka   Kongoko Errepublika Demokratikoa
2001 Brigadas de paz Internacionales   Kolonbia
2002 Jacqueline Moudeina    Txad
2003 Alirio Uribe Muñoz   Kolonbia
2004 Lidia Jusupova   Errusia
2005 Aktham Naisse   Siria
2006 Akbar Ganji   Iran eta Arnold Tsunga   Zimbabwe
2007 Rajan Hoole, Kopalasingham Sritharan   Sri Lanka) eta Pierre Claver Mbonimpa   Burundi
2008 Mutabar Tadjibaeva   Uzbekistan
2009 Emadeddin Baghi   Iran
2010 Muhannad Al-Hassani [de]   Siria
2011 Kasha Jacqueline Nabagesera   Uganda
2012 Luon Sorvath   Kanbodia
2013: Joint Mobil Group   Errusia
2014 Alejandra Ancheita   Mexiko
2015 Ahmed Mansoor   Arabiar Emirerri Batuak
2016 Ilham Tohti   Txinako Herri Errepublika

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu