Martin Louis Amis (Oxford, Ingalaterra, 1949ko abuztuaren 25a - Lake Worth, Florida, 2023ko maiatzaren 19a) britainiar idazlea izan zen.

Martin Amis

(2014)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOxford1949ko abuztuaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLake Worth (Florida)2023ko maiatzaren 19a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
AitaKingsley Amis
AmaHilary Bardwell
Ezkontidea(k)Antonia Phillips (en) Itzuli  (1984 -
Isabel Fonseca (en) Itzuli  (1996 -  2023)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaExeter College (en) Itzuli
Hills Road Sixth Form College (en) Itzuli
Bishop Gore (en) Itzuli
Westminster School (en) Itzuli
Cambridgeshire High School for Boys (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, ipuingilea, unibertsitateko irakaslea, oroitzapen-idazlea, idazlea, gidoilaria, kazetaria, saiakeragilea, literatura-kritikaria eta film screenwriter (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Manchesterreko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaeleberria
saiakera

martinamisweb.com
IMDB: nm0025007 Allocine: 35198 Allmovie: p1388
Musicbrainz: a1419897-9193-4f21-b5c3-f16b1f548f73 Edit the value on Wikidata

Kingsley Amis idazlearen semea zen. Britainiar gizarteaz egiten duen literatura-satiragatik da ezaguna.

Biografia aldatu

Martin 1971n lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean, eta London Observer egunkarian lan egin zuen literaturako kritikari gisa. 1972-1974 bitartean Times Literary Supplementeko kontakizun- eta poesia-saileko argitaratzailea eta zuzendaria izan zen. Gero New Statesmanentzat lan egin zuen eta 27 urte zituela literatura-sailaren zuzendari izatera iritsi zen.

1980an Observerera itzuli zen lankide berezi gisa. Idatzi dituen nobela, kontakizun, saiakera eta zinema-gidoiek ospe handia eman diote, eta bere garaiko idazle satiriko zorrotzenetakoen artean kokatu dute. Lehen nobelarekin (1973, Rachelen liburua) Somerset Maugham saria irabazi zuen 1974an. Gero Haur hilak (1976), Arrakasta (1978), Beste jende bat (1981), Dirua (1984), Einsteinen mamuak (1987), Londresko zelaiak (1989) eta Denboraren gezia (1991) idatzi zituen.

Berriagoak dira Informazioa (1995) eta Gaueko trena (1997).

Amisen estilo zorrotz eta satiriko zainduaren atzean, gaur egungo gizarteak sexuarekin, drogarekin, indarkeriarekin, gai nuklearrekin eta ingurumenarekin dituen arazoekiko kezka islatzen da. Kritikari batzuentzat idazle iluna eta desatsegina da, beste batzuentzat, berriz, Dickensen ondorengo jenio komikorik handiena.

Bibliografia aldatu

Eleberriak aldatu

Bildumak aldatu

Ez-fikziozko lana aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Amis  

Erreferentziak aldatu