Martha Gellhorn (Saint Louis, Missouri, 1908ko azaroaren 8a - New York, 1998ko otsailaren 15a) estatubatuar kazetaria eta eleberrigilea izan zen.

Martha Gellhorn

Bizitza
JaiotzaSaint Louis1908ko azaroaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1998ko otsailaren 15a (89 urte)
Heriotza moduasuizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
AmaEdna Fischel Gellhorn
Ezkontidea(k)Bertrand de Jouvenel  (1930(e)ko hamarkada -  1936)
Ernest Hemingway  (1940 -  1945)
Thomas Stanley Matthews (en) Itzuli  (1953 -  1963)
Hezkuntza
HeziketaJohn Burroughs School (en) Itzuli
Bryn Mawr College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, idazlea eta gerra-berriemailea
Enplegatzailea(k)The New Republic (en) Itzuli
The Atlantic (en) Itzuli
United Press (en) Itzuli
Collier's (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

gellhornmartha.blogspot.com
IMDB: nm0312433 IBDB: 7558
Find a Grave: 9625 Edit the value on Wikidata
Martha Gellhorn eta Ernest Hemingway, Txinako militarrekin.

Hogeita bat urterekin Europara joan zen egunkari batentzat lan egitera. 1934an, Estatu Batuetara itzuli zen, eta Depresio Handiaren garaian Estatu Batuetako herriari irekitako zauriak agerian utzi zituen artikulu saila idatzi zuen: The Trouble I've Seen (1936, Nik ikusitako ezinegona). 1937an, gerrako berriemaile gisa hasi zen lanean, eta hurrengo bederatzi urteetan, Espainiako Gerra Zibilaz, Finlandia eta Txinako gerrez, eta Bigarren Mundu Gerraz idatzi zuen, besteak beste. Bizi izandako esperientzia guztiak erreportaje liburu batean bildu zituen: The Face of War (1959, Gerraren aurpegia). Hiru aldiz ezkondu zen: Parisen zela, Bertrand de Juvenal kazetariarekin; 1940an, Ernest Hemingwayrekin (batera ibili ziren Espainian, gerra zibilaren garaian, eta Hemingwayk berari eskaini zion For Whom the Bell Tolls liburua); eta 1954an, Tom Matthewsekin, Time aldizkariko zuzendari ohiarekin. Beste lan batzuk: A Striken Field (1939, Eremu hondatua), Liana (1943, Aihena) eta The Weather in Africa (1978, Afrikako eguraldia).

Erreferentziak aldatu