Marta Verde

galiziar artista garaikidea

Marta Verde Baqueiro (Pontevedra, Galizia, 1985) galiziar multimedia-artista eta sormen-programazioan espezializatutako artista garaikidea da.[1]

Marta Verde
Bizitza
JaiotzaPontevedra, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaVigoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Biografia aldatu

Arte Ederretan lizentziatu zen Vigoko Unibertsitatean, Digital Media Design masterra. Interakzioaren diseinua Bartzelonako Diseinu eta Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan, Elisava eta Eszenarako Teknologia Digitalen Graduondokoa Pompeu Fabra Unibertsitateko Masterren eta Graduatu Ondokoen Eskolan IDEC-UPF Bartzelonan eta Fab Academyn. Fab Lab UEM Madrilgo Europako Unibertsitatea eta - Fab Lab León.[2][3]

Fab Lab Network direlakoak Massachusettseko Institutu Teknologikoko (MIT) Media Lab-ek sortu zituen, eta Center for Bits and Atoms [CBA] zentroak sustatutako Fab Lab Network nazioarteko sarearen parte dira. Fabrikazio digitaleko adituek zuzentzen dituzte eremu horiek, eta Fab Academy programaren bidez trebatu dira, MIT Center for Bits and Atoms [CBA] zentrotik emandakoa.[4]

Ibilbide profesionala aldatu

Arte interaktiboan espezializatua, ikus-entzunezko ingurune eta esperientzia interaktiboak garatzen ditu espazio ludikoetan, kulturaletan eta erakusketetan, erabiltzaileengan esperientziak sortzen dituztenak. Freelance creative coder (kodetzaile sortzaile autonomo) gisa, kongresu eta jaialdietan parte hartu du, instalazioekin, performanceekin eta programazioarekin.[5]

Besteak beste, hauek aipa ditzakegu: Primavera Sound (2019), Mira (2018), Mobile World Congress (2018), Arco (2018), Mad Cool & BBK Live (2017) edo Big Data Spain (2016).[6]

  • Galicia O design como motor XXI erakusketan parte hartu du. Porto Design Biennalean. Porto – Portugal (2019)[7]
  • Formas do Deseño..Galiziako Auditorioa. Santiago (2019).[8]
  • DRIFT. Mac La Coruña (2018).[9]

Aintzatespenak aldatu

  • Vicious Music Awards-eko ikus-entzunezko artista onena (izendapena)[10]
  • Diseinu industrial onena. Clúster Audiovisual Galego, Finsa Global Refuge (2017)[11]
  • Laus Bronze.dotherightclick studio, Kallpa for Wayra (2015)[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu