Marta Cardona

futbolari espainiarra

Marta Cardona de Miguel (Zaragoza, Espainia, 1995eko maiatzaren 26a) futbolaria da. Real Madrid taldean jokatzen du, bizkarrean 11 zenbakia izanik.[1] Txikitan golfeko Espainiako txapeldun izan zen; gerora, futbola aukeratu zuen bere kirol nagusitzat.

Marta Cardona

Bizitza
JaiotzaZaragoza1995eko maiatzaren 26a (28 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Levante Unión Deportiva2017 / 2018
Real Sociedad2018 / 2020
Real Madrid Femeninoa2020 / 2022
Atletico Madril2022 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,61±0,001 metro

Twitter: mcardona10 Instagram: martacardona10 UEFA: 250137211 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Areto futbolean eman zituen bere lehen pausoak.

Klubak aldatu

Taldea Urtea
Zaragoza CFF B 20102013
Zaragoza CFF 20132017
Levante UD 20172018
Real Sociedad 20182020
Real Madrid 2020 -

Zaragoza aldatu

Zaragozako B taldean hasi zen jokatzen 2010ean. Hiru urtez aritu zen han, eta 2012/2013 denboraldiaren amaieran lehen taldearekin debutatu zuen. 2007. urtea arte jardun zuen Zaragozako lehen taldean.

Levante aldatu

2017/2018 denboraldia Levante taldean egin zuen.[2]

Reala aldatu

2018/2019 denboraldian Realak fitxatu zuen,[3] eta 2019ko maiatzaren 11n klub horrekin Erregina Kopako titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen, eta Reala 2-1 emaitzarekin irabazi zuen.[4]

2019ko abuztuan, Realarekin Euskal Herriko Kopa irabazi zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 gailendu ostean.[5]

2020ko otsailean, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen, Salamancan. Finalerdietan Levanteri gailendu zitzaizkion; finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu ziren.

Real Madrid aldatu

2020 urtean, Real Madrid taldeak fitxatu zuen (emakumezko Real Madrid taldearen lehen urtean).

Espainiako Selekzioa aldatu

2019an Espainiako selekzio nagusitik deia jaso zuen, bai eta debutatu ere.[6]

2020ko martxoan, SheBelieves kopa jokatu zuen. Taldeak lehiatu zituen hiru partidetan parte hartu zuen; bitan, titular gisa. Txapeldunorde geratu ziren.[7]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Marta Cardonaren fitxa. .
  2. (Gaztelaniaz) «Marta Cardona Levantek fitxatu du» LevanteUD (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Marta Cardona Realak fitxatu du» Mundo Deportivo 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  4. «Txapeldunak!» Euskal Irrati Telebista 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  5. 2019/08/24. «Txapeldunak!» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Marta Cardona Espainiako Selekzioarekin deitua» AS.com 2019-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  7. (Gaztelaniaz) «Las realistas Quiñones y Cardona, subcampeonas de la SheBelieves Cup» Real Sociedad - El Diario Vasco 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  8. Gascon, Ainara Arratibel. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  9. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).

Kanpo estekak aldatu