Marta Anna Wiecka (Nowy Wiec, 1874ko urtarrilaren 12aSniatyn, 1904ko maiatzaren 30a) San Bizente Paulen Karitateko Alaben elkarteko ahizpa poloniarra izan zen, Maria erlijio-izena zuena. Bizitzan zehar erizain gisa lan egin zuen Poloniako eta Ukrainako hainbat ospitaletan[1].

Marta Anna Wiecka

Bizitza
JaiotzaNowy Wiec (en) Itzuli1874ko urtarrilaren 12a
HeriotzaSniatyn (en) Itzuli1904ko maiatzaren 30a (30 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Jarduerak
Jarduerakmoja
Santutegia
Maiatzaren 30
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaMisioaren Kongregazioa
martawiecka.pl

Bizitza aldatu

Marta Anna Wiecka 1874ko urtarrilaren 12an jaio zen. Marceli Wiecka eta Paulina Kamrowskaren hamahiru seme-alabatik hirugarrena zen. Haren nebetako bat, Jan, apaiz egin zen[1].

1874ko urtarrilaren 18an bataiatu zuten Szczodrowoko parrokian. 1876an, bi urte zituela, hiltzeko zorian egon zen, baina gurasoek Andre Mariarengana jo zutenean, sendatu egin zen[2][3].

1886ko urriaren 3an lehenengo jaunartzea egin zuen[1][4].

Hamasei urte zituela, San Bizente Paulen Karitateko Alaben elkartean sartzea erabaki zen eta Chelmoko komentura idatzi zuen, baina ez zuela sartzeko adina erantzun zioten. 18 urterekin saiatu zen berriro, eta Krakoviara joan zen[1][3].

1892ko apirilaren 26an Krakoviako komentuan sartu zen Maria erlijio-izenarekin. 1893ko apirilaren 12an abitua jantzi zuen. Nobiziotza ondoren, Lviveko ospitale batera erizain gisa lan egitera bidali zuten[4]. 1894ko azaroaren 15ean Pidhaitsira bidali zuten eta 1899an Bochniara[1]. 1897ko abuztuaren 15ean, Andre Mariaren Jasokundearen egunean, lehen botoak egin zituen[2].

1899an Jesukristo gurutziltzatuaren ikusmena izan zuen[4]. Laster, ospitaletik irtendako gaixo bat zurrumurrutan hasi zen, parrokoaren ilobarekin harreman baten ostean ahizpa Maria haurdun geratu zela esanez. Wiecka Bochnian geratu zen bere errugabetasuna frogatu arte[1][3].

1904an sukar handia hartu zuen ospitalean eta ahul sentitzen zela jakinarazi zuen maiatzaren 23an. Maiatzaren 30eko arratsaldean hil zen sukar tifoideak jota[1].

2008ko maiatzaren 24an dohatsu bilakatu zen Lviven[1]. Marta Anna Wiecka dohatsuaren eguna maiatzaren 30an ospatzen da[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h (Ingelesez) «Bl. Marta Maria Wiecka (1874-1904)» The Holy See (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  2. a b (Ingelesez) «Biography» Marta Wiecka (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  3. a b c d (Italieraz) Castrica, Maddalena. «Beata Marta Maria Wiecka, suora vincenziana» Santi e Beati (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  4. a b c (Ingelesez) «Blessed Marta Anna Wiecka» Vincentians 2012-12-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-04-12) (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Kanpo estekak aldatu