Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Klaudio Tazito


Erromatar enperadorea

275eko irailaren 25a - 276ko apirila
Aureliano - Floriano
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaTerni, 200
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaTyana (en) Itzuli276ko ekaina (75/76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 36965568 Edit the value on Wikidata

Marko Klaudio Tazito (latinez: Marcus Claudius Tacitus; Interamna, c.200 - Tyana, 276ko ekaina), erromatar enperadorea izan zen 275eko irailaren 25etik hil zen arte.

Bizitza osoan lanpostu publikoetan aritu zen Tazito. 273an, kontsul izendatu zuten. Mundu guztien errespetua bereganatua zuen.

Aureliano heriotzaren ostean Erromako Senatuak Tazito hautatu zuen ondorengo. Armadak berehala onetsi zuen. Agintaldi laburra izan zuen, non erreforma batzuk indarrean jartzen saiatu zen. Senatua indartzeko asmoa ere bazeukan. Nolanahi ere, alanoen kontrako porrota izan zuen, eta erail egin zuten.

Tazito gizon aberatsa zen. Gainera Publio Kornelio Tazito historialariaren ondorengoa zen. Haren liburuak Estatuak kopiatzeaz gain, liburutegi guztietara zabaldu zituen.

Senatari zahar eta on baten irudia iritsi bazaigu ere, egungo historialariek adierazten dute Tazito beste soldadu-enperadore bat zela, gizon ikasiaren irudia hedatzeko nahia zuena. Besterik ez.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Klaudio Tazito Aldatu lotura Wikidatan