Markel Beloki
Markel Beloki Fernández, (Gasteiz, 2005eko uztailaren 27a), txirrindulari arabarra da.
Markel Beloki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 2005eko uztailaren 27a (18 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Joseba Beloki |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Kirol ibilbidea aldatu
Markel Joseba Belokiren semea da. Aitaren eskutik hasi zen txirrindularitzan 12 urte zituelarik [1]. MMR Cycling Academy taldean zegoelarik, sei eguneko stage batean hartu zuen parte Movistar taldearekin. Patxi Vilaren arabera, Markelek bere aitaren antzeko dohainak dauzka, eskalatzaile ona, iraupen handikoa eta Itzulietako sailkapen orokorretarako ongi bideratua.[2].
2023ko denboraldian hainbat garaipen lortu zuen junior mailan, nabarmenenak urrezko domina Espainiako erlojupeko txapelketan eta zillarrezko domina errepideko txapelketan[3]. Europako junior txapelketan parte hartu zuen eta erlojupeko proban zazpigarren amaitu zen. Irailean, EF Education–EasyPost taldeak Markelen fitxaketa iragarri zuen 2024rako[4].
Palmaresa aldatu
2022
- Vuelta a la Montaña Central de Asturias-eko etapa bat (taldekako erlojupekoa)
- Opakuako Igoera
- 3. Bizkaiko Itzulian eta etapa bat
2023
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa (junior)
- Guijueloko Udala Saria
- Chely Álvarez Memoriala
- Mendatako Sari Nagusia [5]
- Beasaingo Proba [6]
- 2. Vuelta Junior a la Ribera del Duero-n eta etapa bat
- 2. Trofeo Monte Llosorio-n
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan (junior)
- 3. Bizkaiko Itzulian eta etapa bat
- 7. Europako erlojupeko txirrindularitza txapelketan (junior)
Erreferentziak aldatu
- ↑ Markel Beloki, hijo de Joseba, sube directamente al World Tour vía EF Educación-EasyPost
- ↑ Así son las dos futuras grandes promesas del ciclismo español: Markel Beloki y Marcos Freire.
- ↑ Markel Beloki, 20 ans plus tard.
- ↑ Markel Beloki EF Education-Easypost taldean arituko da.
- ↑ Markel Beloki izan da azkarrena Mendatan
- ↑ Markel Beloki gasteiztarrak lortu zuen garaipena Beasaingo Proba Klasikoaren XLII. edizioan
Kanpo estekak aldatu
- Markel Beloki - ProCyclingStats