Maripoxa Enea etxea
eraikitako euskal ondare nabaria Lezon
Maripoxa Enea edo Maripoxanea etxea Lezon dagoen XVI. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 6. zenbakian kokatzen dena[1].
Maripoxa Enea etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′17″N 1°53′57″W / 43.32151°N 1.89912°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 22 |
Ezaugarriak aldatu
Bi isurkiko estalkia dauka eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta eta beste hiru ditu eta, azkenekoa ezik, harearrizko harlanduzkoa da etxea. Hirugarren solairua beranduago eraiki zen eta luzitutako harlangaitzezkoa da.
Beheko solairuan erdi puntuko arku itxura duten dobeladun bi sarbide ditu eta erdian burdin hesiz estalitako leiho kronopial bat. Sarbide zabalenean JHS siglak dauzka giltzarrian, sarbide estuan ikur astrolabikoak[2].
Ondarea aldatu
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Erreferentziak aldatu
- ↑ Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
- ↑ (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- ↑ «Maripoxa Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).