Mariposa Grove
Mariposa Grove, AEBetako Kalifornia estatuko Mariposa konderrian dagoen baso bat da, Yosemite Parke Nazionalan. Sequoia zuhaitz erraldoiez osatua dago.
Mariposa Grove | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | zuhaizti eta baso |
Eponimoa | Mariposa konderria (Kalifornia) |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°30′50″N 119°35′54″W / 37.5139°N 119.5983°W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Kaliforniako konderri | Mariposa konderria (Kalifornia) |
Babestutako-eremua | Yosemite Parke Nazionala |
Izena Galen Clark kontserbazionistak eman zion.
Bertan, 490 sequoia erraldoi daude, horietako batzuk 1.800 urte baino gehiagoko adina eta 70 metroko altuera dute. Gainera, munduko 30 sequoia handienetako 2 baso honetan daude. Parke Nazional honetako zuhaizti handiena da. 10 km²-ko azalera du eta bi eremutan banaturik dago. Eremu garaienean 364 sequoia daude eta behekoan 126 inguru.