Marina Vargas

artista eta eskultorea

Marina Rodríguez Vargas (Granada, 1980ko urriaren 28a), Marina Vargas izenez ezaguna, diziplina anitzeko artista espainiarra da. Bere lengoaia artistikoa ikonografia klasikoan, sakratuan, mitologian zehazten da, formatu monumentaletan egindako erreplikak sortuz, begirada feminista konprometitu batekin, bere lana osotasunean eraginez.[1]

Marina Vargas

Bizitza
JaiotzaGranada, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta eskultorea

Ibilbide artistikoa aldatu

2003an Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean; ondoren unibertsitate berean, master bat Ekoizpen eta Ikerketa Artean, 2011 urtean. 2001ean, hau da, lizentziatu baino lehen, bere ibilbide profesionala hasi zuen espazio ezberdinetan lan esperimentalak erakusten.

Bere proiektuak gauzatu aurretik jorratu egiten ditu azterketa luzeak, historiako gaiei buruzko ikerketak eta irakurketa espezializatuak eginez. Eskultura bakoitza gauzatu baino lehen, ordu asko inbertitzen ditu. Artista honen lana, neobarrokoan txertatua, eszenaratze zaindu batekin egiten da. Bere lanetan etengabeko elkarrizketak daude Mendebaldeko idolatria erlijioso judu-kristauen ideien inguruan, sexualitatea, feminitatea, indarkeria, maitasuna eta desioa, dramaz, basakeriaz eta edertasun uztartuz bere obratan; Identitate garaikideen sinbolismo errebisionista nagusi den obrak dira, kanon klasikoaren isiltasuna erabat ahaztu duen edertasun hibrido eta munstroaren eredu berri bat sortuz.

" Inor ez da immunea" lanean adibidez obra bakoitza sortzean duen ironia erakusten du, ikonografia historikoari dagokion kanon akademikoari jarraitzen ez dioten egoera eztabaidagarriak sortuz. Serie hau Espainiako museo batean egindako bakarkako lehen erakusketan aurkeztu zuen, Las Palmas de Gran Canariako Centro Atlántico de Arte Moderno-n (CAAM) 2013 urtean. Inor ez da immunea, eskultura, pintura eta argazkigintza piezak batzen ditu, eta zentroko arte geletako batean in situ sortutako mural-pintura lan bat.[2] Erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu du Bost Pietateei buruzko bere lanak, edo "Ez animalia ez aingeru" proiektuko hamabi eskultura monumental formatu kolosaletan irudikatuz.

 
2022an Madrilgo Erkidegoan "Arazoarekin jarraituz" MAV jardunaldietan, bere lana aurkezten (Madrilen)

" Giza eskalan egindako obra bat da, zuria da eta nik "erraiak" deitzen ditudan urrezko lerroen sare batek estaltzen du, tolesdura hipnotiko edo sestra-lerro gisa, gorputzaren barne-mapa bat sortzen dutena. Deleuziar tolestura barrokoarekin uztartzen ditudan lerroak. "Ikusten ez dena, bistan geratzen da".

2015ean, Arte Garaikideko Museoan bakarka egindako erakusketa zabal batean, Malagako CAC-ek erakusketa bat aurkeztu zuen "Ripping the canon" izenarekin, beira hautsez egindako 12 eskultura eta kolore bakarrez margotuta. Lanen antolaketa geletan, erakusketa klasiko gisa aurkeztu zen, eskultura batzuk idulki gainean eta beste batzuk lurrean etzanda. Susana Blas Brunel komisario eta teorikoarekin artelanen egileak erakusketari buruz egindako elkarrizketan, erakusketa honen sorreran izan diren kontzeptuak eta prozesuak irakur daitezke; elkarrizketa hau Masdearten argitaratu da, bertan, bere hitzen arabera:

«Lerro zuzena gorroto dut. Lerro kurbatua organikoa da, barrurantz sartzen nau. Marrazteko modu horri erraiak deitzen hasi nintzen”. Bere lanen espazioan antolamenduari buruzko autorearen beste aipamen batean dio: "Agerikoa da piezen artean ibiltzeak ez duela sinple eta atsegina izan nahi, hausnartzailea baizik" .[3]

2017. urtean, "Las líneas del destino" erakusketa aurkeztu zuen Madrilgo ABC Museoan, Banco Santander Fundazioak babestutako Konexioak programan hautatua izan baitzen, marrazketan eta paperean egindako lanetan espezializatutako museoaren, ABC Museoaren, lankidetzarekin. Museo honen erakusketa-lerroak marrazki garaikidera hurbiltzeko aukera ematen du. Oscar Alonso Molinaren Konexioak komisariotza programak, urteko programan, sortzaileak lan berri bat egitera gonbidatzen ditu, bi erakundeen funtsetatik, ABC Museotik eta Banco Santander Fundaziotik, aukeratutako bi lanetatik abiatuta.[4][4][5]

 
Intra-Venus elkartea Madrilen aurkezten; Marina bera da presidentea. 2022ko MAV-aren jardunaldietan "Arazoarekin jarraituz".

Bere lanak arte garaikideko nazioarteko hainbat azokatan aurkeztu dira, hala nola Arco España, Zona Maco (Mexiko DF), Cosmoscow Art fair edo Artinternational Estambul, La Feria Internacional Arte Santander, besteak beste. [6][7][8][9]

Lanak Bilduma publikoetan aldatu

ARTIUM Zentroa - Arte Garaikidearen Euskal Museoa, Vitoria – Gasteiz

CAAC - Andaluziako Arte Garaikideko Zentroa, Sevilla. Iniciarte Bilduma, Andaluziako Junta

CAAM - Arte Modernoko Atlantiar zentroa, Las Palmas de Gran Canaria

Malagako CAC - Malagako Arte Garaikideko Zentroa

Extremadurako Kutxa - Caja de Extremadura

Granadako Kutxa - Caja de Granada

Essaouirako Arte Garaikideko zentroa - Centre d'Art Contemporain Essaouira, Ifitry, Maroko

Cordobako Antonio Gala Fundazioa, Cordoba

Sevillako Focus Abengoa Fundazioa, Sevilla

Andaluziako Gazteriaren Institutua Instituto Andaluz de la Juventud IAJ, Malagako Foru Aldundia

Gregorio Prieto Fundazioaren Museoa - Fundación Gregorio Prieto, Ciudad Real

Bekak, egonaldiak eta sariak aldatu

  • 2020 urtean, Caja Rural de Jaén Fundazioak antolatutako “La Rural” Arte Plastikoen Lehiaketaren XIII. edizioan Arte Plastikoen saria jaso zuen Jaenen.
  • 2012 urtean Centre d'Art Contemporain Essaouira, Ifitry, Maroko, Women in the cultural and creative industries of the African-Mediterranean area, Víctor del Campo Yllera de la Morak zuzenduta,
  • Casablanca Forum-en II edizioa.
  • 2011 Artista berrien I. Topaketa - Encuentro de artistas novos, Raphael Doctor-ek zuzendua, Santiago de Compostelan Galiziako Kulturaren hirian.
  • 2009 "Iniciarte" Beka "Ahitzearen Bigilai - La Vigilia del Agotamiento" proiektua egiteko.
  • 2008ko Arte Plastikoetako Injuve Sariketaren lehen saria, Madril
  • Gazteriaren Andaluziako Institutuaren Saria, Malaga
  • IAJ Andaluziako Gazteriaren Institutuak emanda, Creation Grant '08 dirulaguntza; Malaga - New York (Ray Smith artistaren estudioan).
  • 'Idolatrías' proiektua ekoizteko "Iniciarte" beka.
  • Focus Abengoa Nazioarteko Pintura Sarian lehen accesita, Sevilla
  • 2007 Manuel Riveraren X. deialdian, Granada - Caracas. Granadako Foru Aldundiaren José Guerrero Zentroan.
  • 2006 Nazioarteko Artearen Topaketa, Erakunde Hartzailea: Instytut Wzornistwa, Varsovian.
  • Gregorio Prieto XV. Marrazki Lehiaketan 2. saria, Caja Madrid
  • 2005an Sortzaile Gazteentzako Beka, Antonio Gala Fundazioak antolatuta, Cordoban.
  • Rprsntación Galeriaren V. Pintura Lehiaketaren 2. saria, Granadan
  • 2004an Plasentziako XXVI. Udazkeneko Pintura Aretoan lanen erosketa.
  • Rprsntación Galeriaren III. Pintura Lehiaketan accesita, Granadan.
  • 2001 Aterperik gabeko Artea - Arte al Raso 2001 Ikasleentzako Beka, Lecríneko bailaran, Granada.

Banakako erakusketak aldatu

2018 Bertigoaren estetika - L'estetica della vertigine, Constantini Art Gallery, Milan; XXS irekita garaikidera, Palermo.

2016 Ez animali ezta aingeru ere - Ni animal ni ángel, GE Galería - VOLTA NY, New York. Xedearen lerroak - Las líneas del destino, Marrazketa eta Ilustrazioko ABC Museoa, Madril;

2015 Ez animali ezta aingeru ere - Ni animal ni ángel, CAC Málaga - Arte Garaikideko Zentroa.

2013 Heriotza eskuekin - La muerte por las manos, Javier López Aretoan, Madril

2012 Inortxo ere ez da inmunea - Nadie es immune, CAAM - Arte Modernoaren Zentro Atlantikoa, Kanaria Handiko Las Palmas; komisarioa: Omar - Pascual Castillo

Kanpoko estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Marina Vargas: Subvertir modelos heredados a través de lo simbólico» Mujeres Mirando Mujeres 2019-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Marina Vargas Nadie es inmune: Centro Atlántico de Arte Moderno - CAAM : Exposiciones» www.caam.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Marina Vargas CAC Málaga» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Marina Vargas y las líneas del destino en el Museo ABC» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2016-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  5. (Gaztelaniaz) «MARINA VARGAS» Museo ABC 2016-06-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Conferencia de la artista Marina Vargas» Actualidad Nebrija 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  7. (Gaztelaniaz) «El arte desde dentro de la ciudad» El Diario Montañes 2018-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  8. (Gaztelaniaz) Marina Vargas | Javier López & Fer Francés. (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
  9. «Las líneas del destino de Marina Vargas» www.art-madrid.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).

Kanpo estekak aldatu