Marina Machete

portugaldar edertasun modeloa

Marina Machete Reis (Palmela, Portugal, 1995eko urriaren 1a) portugaldar emakumezko edertasun modeloa da. 2023an Miss Portugal edertasun lehiaketa irabazi zuen. Hori dela eta, Portugal herrialdea ordezkatuko du El Salvadorko San Salvador hirian egingo den Miss Unibertso 2023 lehiaketan.

Marina Machete
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarina Machete Reis
JaiotzaPalmela1995eko urriaren 1a (28 urte)
Herrialdea Portugal
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta hegazkineko laguntzailea
Altuera175 zentimetro

Facebook: 100091502844674 Instagram: marinamachetereis Edit the value on Wikidata

Miss Portugal lehiaketa irabazi duen lehen emakume transgeneroa izateaz gain, Miss Unibertson lehiatuko den bigarren emakume transgeneroa izango da Herbehereetako Rikkie Kollé modeloaren atzetik.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) Oliveira, Sara. (2023-10-08). «Marina Machete e Rikkie Kollé: candidatas trans no concurso Miss Universo» Jornal de Notícias (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).

Kanpo estekak aldatu