Marijuana Pepsi Vandyck

ikertzaile estatubatuarra

Marijuana Pepsi Vandyck, jaiotzez Marijuana Pepsi Jackson, (Chicago, 1972) estatubatuar irakasle eta soziologoa da. 2019an afro-amerikar izenei buruzko tesia defendatu zuen Stritch Kardinala Unibertsitatean[1][2].

Marijuana Pepsi Vandyck
Bizitza
JaiotzaChicago, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaGeorgia Southern University (en) Itzuli
University of Wisconsin–Whitewater (en) Itzuli
Cardinal Stritch University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Cardinal Stritch University (en) Itzuli  2019ko maiatza)

Bizitza aldatu

Gaztaroa aldatu

1972an jaio zen Maggie (Brandy) Jackson and Aaron Jacksonen familian. Chicagon bizi izan zen bederatzi urte bete arte. Ondoren, Beloitera (Wisconsin) joan zen amarekin bizitzera, gurasoak banandu ondoren[3][4]. Bi ahizpa ditu, Kimberly eta Robin[4]. Bederatzi urterekin konturatu zen lehen aldiz bere izena ezohikoa zela[5].

Vandycken esanetan, amak esan zion Marijuana Pepsi izenak munduan zehar eramango ziola eta «Mary Jackson» zioen ortografia-lehiaketako ziurtagiria zuzentzen tematu zela. Eskolan jazarpena izan zuen izenagatik, baina familiak onartzen lagundu zion[5].

Ikasketak aldatu

15 urterekin amaren etxetik alde egin zuen eta ikasketetan zentratu zen. 1990ean graduatu zen eskolan eta dirulaguntza jaso zuen Wisconsin-Whitewaterreko Unibertsitatean ikasteko. Irakasle moduan trebatu zen. Atlantako eskola batean irakasten ari zen bitartean, Hegoaldeko Georgiako Unibertsitatean masterra egin zuen eta gero Beloitera itzuli zen semearekin[3].

2019ko maiatzean doktoretza lortu zuen Stritch Kardinala Unibertsitatean[4]. Black names in white classrooms: Teacher behaviors and student perceptions izeneko tesia defendatu zuen[1][2], irakasle lanetan ikusi zuen aurreiritzietan inspiratua[5][6].

Lana aldatu

Gaur egun Beloiteko Unibertsitateko ikasle desgaituentzako, diru-sarrera baxua dutenentzako eta familian goi-mailako ikasketak egiten dituzten lehenak direnentzako programa bat zuzentzen du[4][6]. 2019ko udazkenean, Marijuana Pepsi dirulaguntza sortu zuen Wisconsin-Whitewaterreko Unibertsitatean[4].

Bizitza pertsonala aldatu

Lehenago Sawyer izeneko gizon batekin ezkonduta zegoen. Atlantan bizi zen senarrarekin eta 2000ko hamarkadaren hasieran seme bat izan zuen. Dibortziatu ondoren, Beloitera itzuli zen[3].

2019ko datuen arabera, Fredrick Vandyckekin ezkonduta dago eta Pecatonican bizi da[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Folley, Aris. «A woman named Marijuana Pepsi earns doctoral degree with dissertation on uncommon names» The Hill 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  2. a b (Ingelesez) Amatulli, Jenna. «Woman Named Marijuana Pepsi Earns Ph.D With Dissertation On Uncommon Names» Huffpost 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  3. a b c (Ingelesez) Stingl, Jim. «A woman named Marijuana plays it straight - and wins» Milwaukee Journal Sentinel 2009-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  4. a b c d e f (Ingelesez) Stingl, Jim. «Stingl: Yes, her name really is Marijuana Pepsi, and now she's Dr. Marijuana Pepsi to you» Milwaukee Journal Sentinel 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  5. a b c (Ingelesez) Sini, Rozina. «Dr Marijuana Pepsi: The woman who refused to let her bullies win» BBC News 2019-06-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-22) (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  6. a b (Ingelesez) Andrew, Scottie; Ries, Brian. «She knows you think her name is different. But Dr. Marijuana Pepsi’s work speaks for itself» CNN 2019-06-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).

Kanpo estekak aldatu