Marije Goikoetxea

Deustuko Unibertsitateko irakaslea

María Jesús "Marije" Goikoetxea Iturregi (Mungia, 1961), Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, giza eskubideen alorrean doktorea, eta bioetikarekin zerikusia duten zenbait gaitan aditua, hala nola gutxitasuna duten pertsonen edo adinez zaharrak direnen eskubideetan.[1] Azken alor honetan, adibidez, Covid pandemiaren garaian (2020an) zahar etxeetan gertatu zena adinkeria gisa deskribatu zuen.[2]

Marije Goikoetxea

Bizitza
JaiotzaMungia, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa

Inguma: marije-goikoetxea-iturregi

Ikasketaz giza eskubideetan doktorea da, Deustuko Unibertsitatean psikologia eta teologian lizentziatua, eta masterrak ditu bioetikan eta gizarte eraikuntzako etikan. Lan egin izan du etika eta gizarte zerbitzuak lotzen dituzten aspektuen lanketan, hala nola: epe luzerako zainketa ereduak, autonomia eta menpekotasuna, gatazka etikoak bizitzaren amaieran, edo pertsonan zentratutako arreta zerbitzuak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Marije Goikoetxea | Educación en bioética y deliberación democrática» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  2. ««Osasun sistemak ez du erantzun; katearen azken maila izan dira adinekoen egoitzak»» Berria 2020-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  3. «María Jesús Goikoetxea Iturregui» Deustuko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.