Marije Fullaondo

Euskal politikaria

Marije Fullaondo La Cruz (Getxo, Bizkaia, 1964ko abenduaren 2a) ezker abertzaleko kidea, politikaria, irakasle eta ikertzailea da.

Marije Fullaondo

Marije Fullaondo, Getxon eginiko ekitaldi batean
Bizitza
JaiotzaGetxo1964ko abenduaren 2a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sortu
Euskal Herria Bildu

2023ko uztailaren 23ko Kongresurako hauteskundeetan, Euskal Herria Bilduren Bizkaiko zerrendaren bigarren hautagaia izan zen, Oskar Matuteren atzetik, eta diputatu eserlekua lortu zuen Bizkaitik Espainiako Kongresuan.[1]

Biografia aldatu

2004ko ekainaren 13an, Herritarren Zerrendako zerrendaburua izan zen Europako Parlamentuko hauteskundetarako, baina Espainiako auzitegiek legez kanpo utzi zuten zerrenda.[2][3]

Ondoren, Batasunarekin hainbat aldiz lotuta agertu zen eta horren bozeramaile izan zen 2006az geroztik. Gainera, Arnaldo Otegi eta Joseba Permach kartzelaratu ondoren, Pernando Barrenarekin batera egin izan du lan hau.[2]

2007ko udal hauteskundeetarako Ezker Abertzaletik bultzatu zen ASB alderdia legeztatzen saiatu ziren hiru pertsonetako bat izan zen. 2007ko abenduaren 18tik 2010eko apirilaren 15era kartzelan egon zen Baltasar Garzón, Espainiako Auztegi Nazionaleko epailearen arabera, Batasuna, Eusko Abertzale Ekintza eta ETAren arteko harremana laguntzen zuelako.[2][4][5][6][7][8][9]

2013ko otsailaren 23an, ezker abertzaleko Sortu alderdiaren zuzendaritzarako aukeratu zuten, Masa Borrokarako Arloaren arduradun gisa.[2]

2023ko Kongresurako hauteskundeetarako, Euskal Herria Bilduren Bizkaiko zerrendaren bigarren hautagaia da, Oskar Matuteren atzetik[10] eta diputatu eserlekua lortu zuen Bizkaitik.

Argitalpenak aldatu

Artikulu zientifikoak aldatu

  • Erlijioa eskolan. Nola, zergatik, zertarako? (2005) Jakingarriak, 55-56, (14-17)

Erreferentziak aldatu

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-07-23). «EH Bildu gana un segundo escaño en Bizkaia a costa de un tocado PNV» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  2. a b c d «Sorturen Zuzendaritzarako hautatu dute Marije Fullaondo algortarra -» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. Berria. (2023-07-14). «Marije Fullaondo irakasle bizkaitarra da HZren zerrendaburu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  4. (Gaztelaniaz) Confidencial, El. (2007-12-18). «Detenida en Vizcaya Marije Fullaondo, miembro de la Mesa Nacional de Batasuna» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. (Gaztelaniaz) «Garzón ordena el arresto de la mahaikide Marije Fullaondo» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. (Gaztelaniaz) Yoldi, José. (2007-12-22). «Garzón sostiene que ANV "rinde cuentas" a la cúpula de Batasuna» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  7. (Gaztelaniaz) Yoldi, José. (2007-12-22). «Garzón sostiene que ANV "rinde cuentas" a la cúpula de Batasuna» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  8. (Gaztelaniaz) Confidencial, El. (2007-12-21). «Garzón envía a prisión a la dirigente de Batasuna Marije Fullaondo por su relación con ETA» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  9. «Garzón encarcela a la dirigente 'abertzale' Marije Fullaondo por pertenencia a ETA | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  10. (Gaztelaniaz) Nuestros compañeros Oskar Matute y Josu Estarrona encabezarán las listas al Congreso y al Senado por Bizkaia y Araba – Alternatiba. 2023-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak aldatu