Marie Popelin (18461913ko ekainaren 5a) abokatu eta feminista belgikarra izan zen. Isabelle Gatti de Gamonden ondoan lan egin zuen emakumeen hezkuntzaren garapenean eta 1888n legeetan doktoratua lortu zuen lehen emakumea izan zen.

Marie Popelin

Bizitza
JaiotzaSchaerbeek1846ko abenduaren 16a
Herrialdea Belgika
HeriotzaIxelles1913ko ekainaren 5a (66 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBruselako Unibertsitate Askea
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Biografia aldatu

Marie Popelin Schaerbeeken jaio zen, Bruselatik gertu,  erdiko klaseko familia batean. Haren ahizpa Louiseren ondoan,Isabelle Gatti de Gamond hezitzaile feministarekin lan egin zuen,1870-1875 bitartean, Bruselan klaseak ematen. Baina Gattirekin zituzten desadostasun batzuen ondorioz, Mons hirira joan ziren bizitzera eta bertan emakumeentzako eskola bat ireki zuten bi ahizpek. 1882an Bruselara itzuli zen Popelin.

Lege ikasketak aldatu

37 urte zituela, Bruselasko Unibertsitate Librean hasi zen legeak ikasten. 1888an amaitu zituen ikasketak. Hasieran ez zituen erantzun positiboak jaso, garaiko matxismoa zela eta.

Jarduera politikoak aldatu

Marie Popelinek bi konferentzia feministatan parte hartu zuen Parisen 1889an, eta Emakumen Eskubideagatik Liga Belgikarra (Ligue belge du droit des femmes) ezarri zuen 1892an Isala Van Diest eta Leonie La Fontaineren laguntzarekin. Popelin May Wright Sewall feministaren laguna zen eta bere laguntzaz International Council of Women ezarri zuten 1893an.

Popelinen lanak, bera hil ondoren (1913) aitortu zitzaizkion.